Atzo hainbat eragilek, ekoizlek eta onuradunek Errigoraren kanpaina aurkeztu zuten. AEKren izenean honako hauek hartu zuten parte: koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak, Erribera AEK euskaltegiko arduradun Alizia Iribarrenek eta euskaltegi horretako ikasle batek.
Azaroaren 12ra arte, eta 50 euroren truke, eskatu ahal izango dira Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak. Eskariak hainbat lekutan egin ahal izango dira, tartean, AEKren euskaltegietan.
Erriberako euskalgintza eta laborantza bultzatzeko asmoz salduko dituzten saskiak; merkatuko prezio berean! Baina, desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan bolondresari esker.
Uribe Kostako AEK kanpaina honetara gehitu egiten da eta, eskualdean dauzkan 4 euskaltegietan egin ahal izango dira eskaerak.