Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Nafar Hegoaldeko uzta eskutik eskura

Iazko udazkeneko Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpainak bertako hainbat produktu jarri zituen erakusgai Euskal Herriko hainbat txokotan. Probatu zenituen? Itzelak, ezta?

 
Baina egunerokoan, ez dira edozein dendatan aurkitzen eta merkatuan askorentzat eskura ez dauden preziotara heltzen dira. Bada, taldean eta despentsa betetzeko asmoz eginez bakoitzaren eskariak, bitartekaritza gastuak ekidinez… auzolanean, azken finean, posible da bide berriak ireki eta muga horiek gainditzea. Hauxe da Errigoraren proposamena: zeure herrian eta ekoizleen jatorrizko preziotan eskuratu ahal izatea produktu itzel horiek!

 
Apirilean olioarena izango da eskaintza; beraz, olioa erosteko asmoa badaukazu Uribe Kosta AEKko edozein euskaltegitara hurbildu eta eskaera egin dezakezu.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *