Azken urteetan bezala, aurten ere Uribe Kostako AEK-k ekainean batxilergoko ikasleentzako ikastaro trinkoak antolatuko ditu. Ikastaroen helburua HABEren B2 eta C1 mailak egiaztatzeko proben prestaketa izango da. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago eta maiatzaren 31ra arte matrikula egiteko aukera izango da. Ekainaren 3an hasiko dira eskolak eta hilaren 28ra arte luzatuko dira, goizeko 09:00etatik 13:15etara 4 orduko saioetan banatuko dira ikastaroaren 80 orduak.
Ikastaroen prezioa 136€koa izango da.
Ikastaro trinkoen informazioa nahi izanez gero: lauaxeta@aek.eus / 944.30.47.34