AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek, Zazpitan Bat-ek eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 5 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da: Viana, Lodosa eta Tuterako ikastolak eta Erriberako AEK.
Bi kutxa daude aukeran: zuria edota beltza. Bakoitza 50 euroan salgai:
KUTXA ZURIA Pikillo saltsa, ardo ekologikoa, teilak, pikillo piper osoak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, arroza, zainzuri-krema, piperrada, ozpin ekologikoa, ardo eta kanala pastak, txokolatezko cookie-ak. KUTXA BELTZA Oliba-olio birjina estra, ozpin ekologikoa, mahats-zuku ekologikoa, orburu bihotzak, piper txorizero mamia, potxak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper osoak, melokotoi almibarretan, tomate frijitua.
Saskia/k eskatzeko epea azaroaren 14an bukatuko da. Errigoraren webgunean (www.errigora.eus) egin daiteke eskaria. Beste aukera bat: AEKren euskaltegiren batean enkargua egitea. Uribe Kostako euskaltegi guztietan zure eskaera egin dezakezu!!!