Otsailaren 19tik martxoaren 2ra arte oliba olio nafarra eskatzeko aukera emango dute Uribe Kostako AEK-ko euskaltegi guztietan. Gabonetako kanpainarekin gertatu legez, euskaltegietan jasoko dira eskaerak, bai ikasleenak, bai irakasleenak, bai hurbiltzen diren uribetar guztiena.
Oraingo honetan internet bidez ere eskatzeko aukera zabaldu dute Errigorako lagunek. Hurrengo linkean sakatuta:
https://www.errigora.eus/olioa-eskutik-eskura
Jasotako eskaera guztiak martxoaren 10erako jasoko dira Getxoko Lauaxeta AEK euskaltegian.
NAFAR HEGOALDEKO UZTA ESKUTIK ESKURA!