Bihar, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da, hori dela eta Leioak ekintzen egitarau berezia prestatu du azaroaren 27tik aurrera.
Hasteko, Leioako merkatariek ‘Egun on!’ leloa duten pinak banatuko dituzte egun hauetan, pin honen esanahia erreza da, edozein hizketaldian lehenengoko berba euskaraz izatea nahi duzula jakinaraztea.
Programazioa pasa den ostiralean hasi zen, Oreka TX taldeak Kultur Leioan eskeini zuen ikuskizunarekin, eta horrela, abenduaren 8ra arte, egunero izango dira ekintza berriak, beti ere euskara ardatz nagusia dutenak.
Bestalde, Konpromisoen Liburua aurkezteaz gainera, abenduaren 3an gure hizkuntzaren presentzia ziurtatu gura dugu herrian; hori lortzeko, “Gaur egun on, bihar egun osoz” kanpaina abiatuko dugu.
Abenduak 3, eguena
Egun osoz, Egun on kanpaina, herrian.
09:30-13:00 Euskararekin jolasean izeneko ekimena Boulevarden eta Sakoneta kiroldegian.
17:00 Puski eta Txurruskiren Pilo, pilo, korapilo ikuskizuna, Kandelazubietan.
18:00 Txokolatada, Kandelazubietan.
19:00 Konpromiso Liburuaren aurkezpena, Kandelazubieta kiroldegian.
19:30 Barry barrez umore-bakarrizketa, Barry Manley irlandar euskaldunagaz, Kandelazubieta kiroldegian.