Beste AEKren Blogak gune bat besterik ez

Dagoeneko martxan dira Korrika lehiaketak

Honez gero abian jarri ditu Korrika Kulturalak euskalahaldun guztion parte hartzea lortu nahi duten hiru lehiaketak. Adin eta gustu guztietako euskalahaldunentzako aukera zabaldu du oraingo honetan Kulturalak: bideoa, abestia, bertsoa. Jarraian lehiaketen oinarriak, epeak eta abar erantsi dizkizuegu.

Koadrila animatu eta parte hartu!

Bideo-kopla lehiaketa

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Korrikak elkarlanean, Bideo-kopla Lehiaketa jarri dugu martxan. Txapelketa honek helburu bikoitza du: alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituen aukerak erakustea.

Parte hartzaileak: euskaltegietako taldeak zein praktika egitasmoetako taldeak, erakunde guztietakoei zabalik.

Gaia: Helduen euskalduntzea

Kopurua eta euskarria: 6 koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi, bideoz grabatu eta bidali.

Ekimen honen harira egin ditzakezuen ekintza osagarriak: Kopla lehiaketa baliatu liteke, zuen herriko edo inguruko bertso-eskolarekin zein bertsolariekin harremanak egiteko. Herriko bertso-eskolari zein bertsolariei laguntza eskatu zeniezaiekete (zuen taldera gonbidatuz), kopla sorta hori prestatzeko.

Saria: Afaria edo bazkaria sagardotegi batean, b

i bertsolarirekin. Parte hartu duten gainerako taldeek ere aukera izango dute sagardotegian lekua eskatzeko (nork berea ordainduta).

Epaile lana: Bertsozale Elkartea.

Abestiaren bertsioa

 

Korrika 19ren abestia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, musika-talde desberdinen arteko bideo-lehiaketa antolatu dugu. Talde bakoitzak Korrika 19ko abestiaren bertsioa prestatu beharko du, letra bere horretan mantenduz eta musika bere estilora egokituz.

Saria: egonaldi bat

Bideo lehiaketa

Oinarriak:

Aurten EUSKALKIEN inguruko bideo-lehiaketa antolatu dugu Korrika 19 girotze aldera.

Parte-hartzaile bakoitzak, norbanako zein taldeak, bere euskalkiaren inguruko bideoa prestatu beharko du. Bideo honetan tokiko euskalkiaren inguruan nahi duen informazioa zabaldu beharko du: egungo egoera, erabilera-maila, hizkuntz berezitasunak, hitz bereziak, azken hiztunak… Euskalki bakoitzaren egoera horren desberdina izanik, gure herrian dagoen hizkuntz aniztasuna agerian jarri nahi dugu.

Bideo-sorkuntzarako baldintzak bi izango dira: 3 minututik beherako iraupeneko bideoa izatea eta «Euskahaldun!» Korrika 19ren leloa behin gutxienez erabiltzea.

Arau teknikoei dagokionez honako baldintzak jarraitu beharko dira: bideoaren formatua MP4 edo AVI (bidaltzeko orduan, ZIP euskarrian, hau da, konprimituta bidaliko da ), gehienezko tamaina 10 Gigakoa izango da, eta mezuaren goiburua ”Korrika 19 bideo lehiaketa” izango da.

Gaia: Euskalkiak

Saria: Mac gailu bat

Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen bidali behar da; martxoaren 15ean erabakia hartuko da

Nora bidali: korrika.aek@gmail.com

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude