Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak… Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan euskara ikasteko eta hobetzeko modurik politena eskaintzen dute. Barnetegietan denetarako astia dago: eskolarako (egunean 6/7 orduko eskolak ematen dira), txangoetarako, […]