
Egun aurkeztuko dizuet gure familiako munstroa.
Haur ipuin anitzetan, munstroak agertzen dira : denek ezagutzen dugu ipuin bat ogro, otso, dragoi edo sorgin batekin. Euskal mitologian ere pertsona edo munstro berezi anitz badira. Adibidetzat, aipatzen ahal ditugu Tartalo, Herensugea, Laminak, Olentzero, zenbait txintxo baina beste anitz gaizto…
Haurrak txintxo egon daitezen, zenbait burasok horrelako munstro batzuk aipatzen dituzte.
- « Kontuz ! Bidea ongi segi ezazu, bestela otsoa ikusiko duzu oihanean, Txanogorritxuk bezala »
- « Kasu egizu, txintxo izan, bestenaz Olentzero ez da etorriko… »
“Komunikazio ontasunaren” aroan, beharrik, orain, halako kontseiluak gutxiago entzuten dira.
Gure familian, nik jakinez, betidanik, haurrak txintxoak egon behar ziren, Arkumulu etor ez zedin.
Gauza handirik ez dakigu munstro horri buruz.
Nolakoa zen? Ideiarik ez ! Beti gordea izan da.
Nire aitaren aitatxiren etxean selauruan omen zen eta nire aitamen etxean, xaian.
Inork ez du sekulan ikusi. Baina batzuetan harrabotsak entzuten ziren selauruan, kolpeak bezala…
Haurra nintzelarik pentsatzen nuen haur guziek ezagutzen zutela Arkumulu hori.
Handituz, uste nuen euskal mitologiatik etortzen zela “mamu” hori. Baina jendearekin mintzatuz, fite ohartu naiz inork zuela Arkumulu ezagutzen. Ez lagunek, ez eta erakasleek ere … eta Interneten xerkatuz, deus ere ez… ! Hitz anitz xerkatu ditut : “arkumulu, arkumuru, arkuburu…”. Ondorioa : deus, deus eta deus !
Ezagutzen ote duzue Arkumulu, zuek ? Arrapostua baiezkoa bada, nirekin harremanetan sar zaitezte !
Ba ote duzue zuen familiako munstroa ?
Cindy (Azkaingo Gau Eskola, B2-C1 maila)