Urte guziz bezala, ikastaldeen arteko argazki lehiaketa antolatu genuen ikasturte hastapenean. 13 taldeek parte hartu zuten eta bakoitzak 2 argazki aurkeztu behar zituen lehiaketara, bi irizpide nagusirekin: Argazkiak “Oreka” gaia erakutsi behar zuen eta ubel kolorea agertarazi. Lehen saria Baigorriko Buraso taldeak zuen ardietsi, “Oreka soka” argazkiarekin.
Talde ekintzak
2025eko urtarrilaren 15ean, Mugerreko Gau Eskolak aperitifa bat antolatu zuen A1.1 eta B1.1 taldeek elkar ezagutzeko. Horretarako elkartuak, guri janariak eta edariak eskaini zizkigun.Lehenik, denok gure burua aurkeztu genuen.Aperitifa hartu eta gero, bi joko egin genituen. Irakasleek bi kuiz, Euskal Herri eta euskal musikari buruz proposatu zizkiguten, taldeak nahasiz.Gaualdia bukatzeko, […]
Iragan abenduaren 19an, Azkaingo Kiroletan, Gau Eskolako bigarren Pintxo Txapelketa egin genuen. Justuki, Biltzar Nagusia dinamizatzeko, lana partekatzeko, elkarrekin mintzatzeko, elkar ezagutzeko eta abar. 11 talde ginen, orotara 45 lagun (ikasle eta irakasle). Hiru sari ziren jokoan: politena, hoberena (gustua) eta “marketing” saria. Talde bakoitzak bere pintxoa aurkeztu zuen: kantuz, […]
2024ko azaroaren 12an Pantxix Bidart artista hazpandarraren bisitaldia izan genuen Azkaingo Gau Eskolan. Hendaiako Nekatoenean egiten ari den “artista egonaldia” zertan den aipatu digu Pantxixek. Justuki, liburu bat idazten ari da, egungo Euskal Herria eta 1960ko hamarkadako Hazparne uztartzen dituena. Bere artista ibilbidearen berri galdetu diogu, testu batzuk irakurri eta, […]