Maite dudan lekua itsasoa da. Jakin nahi duzu nola sentitzen naizen itsasora joaten naizelarik? Pausa zaitez, har ezazu astia, eta goza ezazu itsasoaz.
Ikasleen xokoa
Maite dudan lekua aurkeztuko dizuet: Bidarrai. Haur denboratik sentitu dut lotura hertsia herri horrekin. Gazte denboran, baita helduaroan ere, lotura hori sentitzen segitu dut. Orain Bidarrain bizi naiz, nire ametsetako etxean. Nire istorioa ezagutu nahi duzu?
Egun aurkeztuko dizuet gure familiako munstroa. Haur ipuin anitzetan, munstroak agertzen dira : denek ezagutzen dugu ipuin bat ogro, otso, dragoi edo sorgin batekin. Euskal mitologian ere pertsona edo munstro berezi anitz badira. Adibidetzat, aipatzen ahal ditugu Tartalo, Herensugea, Laminak, Olentzero, zenbait txintxo baina beste anitz gaizto…
Euskara ikasten hasi zenetik bizi izan dituen gorabeherak, motibazio goraldiak eta beheraldiak azaldu dizkigu 6H formakuntzako Charlotte ikasleak.
Islandiako Gobernuak 2015ean erabaki zuen urte horretatik goiti debekatua izanen zela "euskaldunak hiltzea". Harrigarria, ezta?
Urte guziz bezala, ikastaldeen arteko argazki lehiaketa antolatu genuen ikasturte hastapenean. 13 taldeek parte hartu zuten eta bakoitzak 2 argazki aurkeztu behar zituen lehiaketara, bi irizpide nagusirekin: Argazkiak “Oreka” gaia erakutsi behar zuen eta ubel kolorea agertarazi. Lehen saria Baigorriko Buraso taldeak zuen ardietsi, “Oreka soka” argazkiarekin.
2025eko urtarrilaren 15ean, Mugerreko Gau Eskolak aperitifa bat antolatu zuen A1.1 eta B1.1 taldeek elkar ezagutzeko. Horretarako elkartuak, guri janariak eta edariak eskaini zizkigun.Lehenik, denok gure burua aurkeztu genuen.Aperitifa hartu eta gero, bi joko egin genituen. Irakasleek bi kuiz, Euskal Herri eta euskal musikari buruz proposatu zizkiguten, taldeak nahasiz.Gaualdia bukatzeko, […]
Iragan abenduaren 19an, Azkaingo Kiroletan, Gau Eskolako bigarren Pintxo Txapelketa egin genuen. Justuki, Biltzar Nagusia dinamizatzeko, lana partekatzeko, elkarrekin mintzatzeko, elkar ezagutzeko eta abar. 11 talde ginen, orotara 45 lagun (ikasle eta irakasle). Hiru sari ziren jokoan: politena, hoberena (gustua) eta “marketing” saria. Talde bakoitzak bere pintxoa aurkeztu zuen: kantuz, […]
Aukeratu dudan filma maitasun istorio bat da. Emaztea tatuatzaile gaztea da eta gizona banjo abeslaria. Egun batez, emaztea haurdun gelditu da: neska ttikia da eta oso pozik dira.Baina, sei urterekin, neskak leuzemia duela jakin dute, eta hil da. Filmak kontatzen du nola saiatuko diren beren mina gainditzen. Gizona ez da […]
2024ko azaroaren 12an Pantxix Bidart artista hazpandarraren bisitaldia izan genuen Azkaingo Gau Eskolan. Hendaiako Nekatoenean egiten ari den “artista egonaldia” zertan den aipatu digu Pantxixek. Justuki, liburu bat idazten ari da, egungo Euskal Herria eta 1960ko hamarkadako Hazparne uztartzen dituena. Bere artista ibilbidearen berri galdetu diogu, testu batzuk irakurri eta, […]