AEK(n) BIZI lekukotasunek Gau Eskoletako ateak zabaltzen dizkigute! Baionako Gau Eskolako Ani permanentea, Iñigo erakaslea eta Ixabel ikaslea.
Monthly Archives: January 2025
Euskara ikasten hasi zenetik bizi izan dituen gorabeherak, motibazio goraldiak eta beheraldiak azaldu dizkigu 6H formakuntzako Charlotte ikasleak.
Islandiako Gobernuak 2015ean erabaki zuen urte horretatik goiti debekatua izanen zela "euskaldunak hiltzea". Harrigarria, ezta?
Gure zozketaren lehen emaitzak zabaldu dira Euskal irratietan, ondokoa otsailaren 6an! Urteroko zozketa honen bitartez, AEKk eta Gau Eskolek ezinbestekoa duten diru etekina lortzen dute, irakasle eta ikasle guzien laguntzari esker.
Urte guziz bezala, ikastaldeen arteko argazki lehiaketa antolatu genuen ikasturte hastapenean. 13 taldeek parte hartu zuten eta bakoitzak 2 argazki aurkeztu behar zituen lehiaketara, bi irizpide nagusirekin: Argazkiak “Oreka” gaia erakutsi behar zuen eta ubel kolorea agertarazi. Lehen saria Baigorriko Buraso taldeak zuen ardietsi, “Oreka soka” argazkiarekin.
2025eko urtarrilaren 15ean, Mugerreko Gau Eskolak aperitifa bat antolatu zuen A1.1 eta B1.1 taldeek elkar ezagutzeko. Horretarako elkartuak, guri janariak eta edariak eskaini zizkigun.Lehenik, denok gure burua aurkeztu genuen.Aperitifa hartu eta gero, bi joko egin genituen. Irakasleek bi kuiz, Euskal Herri eta euskal musikari buruz proposatu zizkiguten, taldeak nahasiz.Gaualdia bukatzeko, […]
Euskalduna zara baina ez zara arrunt eroso sentitzen eta zure euskara maila hobetu nahi duzu: AEKk C1 maila lortzeko eta EGA pasatzeko formakuntza intentsiboa eskaintzen dizu. Martxoaren 17tik ekainaren 13raAstelehenetik ostiralera, denbora osozUztaritzen edo Angelun Formakuntzarako finantziamenduak lortzeko aukerak badira. Aurten euskaraz mugarik gabe bizi nahi duzula erabakitzen baduzu, ez […]
Iragan abenduaren 19an, Azkaingo Kiroletan, Gau Eskolako bigarren Pintxo Txapelketa egin genuen. Justuki, Biltzar Nagusia dinamizatzeko, lana partekatzeko, elkarrekin mintzatzeko, elkar ezagutzeko eta abar. 11 talde ginen, orotara 45 lagun (ikasle eta irakasle). Hiru sari ziren jokoan: politena, hoberena (gustua) eta “marketing” saria. Talde bakoitzak bere pintxoa aurkeztu zuen: kantuz, […]