Aukeratu dudan filma maitasun istorio bat da. Emaztea tatuatzaile gaztea da eta gizona banjo abeslaria. Egun batez, emaztea haurdun gelditu da: neska ttikia da eta oso pozik dira.
Baina, sei urterekin, neskak leuzemia duela jakin dute, eta hil da. Filmak kontatzen du nola saiatuko diren beren mina gainditzen. Gizona ez da fededuna. Emazte gazteak alaba txikiaren zantzuak ikusten ditu: xori bat, pinpirina bat, izar bat… Haien mina izugarria da, baina ezin dute elkarrekin kudeatu. Alde egiten dute. Azkenean, emazte gazteak erabaki gogor bat hartuko du.
Filmaren soinu banda bikaina da, aldi berean tristea eta alaia.
Zinez gomendatzen dizuet film hau.
(Isabelle, Azkaingo Gau Eskola, A2.2 maila)