Maite dudan lekua itsasoa da. Jakin nahi duzu nola sentitzen naizen itsasora joaten naizelarik? Pausa zaitez, har ezazu astia, eta goza ezazu itsasoaz.
Yearly Archives: 2025
Maite dudan lekua aurkeztuko dizuet: Bidarrai. Haur denboratik sentitu dut lotura hertsia herri horrekin. Gazte denboran, baita helduaroan ere, lotura hori sentitzen segitu dut. Orain Bidarrain bizi naiz, nire ametsetako etxean. Nire istorioa ezagutu nahi duzu?
Egun aurkeztuko dizuet gure familiako munstroa. Haur ipuin anitzetan, munstroak agertzen dira : denek ezagutzen dugu ipuin bat ogro, otso, dragoi edo sorgin batekin. Euskal mitologian ere pertsona edo munstro berezi anitz badira. Adibidetzat, aipatzen ahal ditugu Tartalo, Herensugea, Laminak, Olentzero, zenbait txintxo baina beste anitz gaizto…
AEK(n) BIZI lekukotasunek Gau Eskoletako ateak zabaltzen dizkigute! Baionako Gau Eskolako Ani permanentea, Iñigo erakaslea eta Ixabel ikaslea.
Euskara ikasten hasi zenetik bizi izan dituen gorabeherak, motibazio goraldiak eta beheraldiak azaldu dizkigu 6H formakuntzako Charlotte ikasleak.
Islandiako Gobernuak 2015ean erabaki zuen urte horretatik goiti debekatua izanen zela "euskaldunak hiltzea". Harrigarria, ezta?
Gure zozketaren lehen emaitzak zabaldu dira Euskal irratietan, ondokoa otsailaren 6an! Urteroko zozketa honen bitartez, AEKk eta Gau Eskolek ezinbestekoa duten diru etekina lortzen dute, irakasle eta ikasle guzien laguntzari esker.
Urte guziz bezala, ikastaldeen arteko argazki lehiaketa antolatu genuen ikasturte hastapenean. 13 taldeek parte hartu zuten eta bakoitzak 2 argazki aurkeztu behar zituen lehiaketara, bi irizpide nagusirekin: Argazkiak “Oreka” gaia erakutsi behar zuen eta ubel kolorea agertarazi. Lehen saria Baigorriko Buraso taldeak zuen ardietsi, “Oreka soka” argazkiarekin.
2025eko urtarrilaren 15ean, Mugerreko Gau Eskolak aperitifa bat antolatu zuen A1.1 eta B1.1 taldeek elkar ezagutzeko. Horretarako elkartuak, guri janariak eta edariak eskaini zizkigun.Lehenik, denok gure burua aurkeztu genuen.Aperitifa hartu eta gero, bi joko egin genituen. Irakasleek bi kuiz, Euskal Herri eta euskal musikari buruz proposatu zizkiguten, taldeak nahasiz.Gaualdia bukatzeko, […]