Azaroaren 23an Iruñeko Iruñezar euskaltegian Korrika laguntzailea kanpaina aurkeztu dute AEKren Artezkaritza Kontseiluko Nafarroako kide Helios del Santo, AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugika, Korrika 18ren arduradun Edurne Brouard eta Gorka Martín, Olga Lopera, Tomas Arroyo eta Gillen Morales ikasleek.
Korrikak laguntzaileak behar ditu. Tamaina honetako kanpaina batek, herriaren eta herritar bakoitzaren laguntza ekonomikoa behar du aurrera egiteko.
AEKn eta Korrikan bi urterik behin eskatzen dugun esfortzu ekonomikoa ez dela makala hainbat herritarrentzat eta, horretxegatik, saiatu izan gara beti laguntza hori nola edo hala “bueltatzen”. Horregatik ematen diegu laguntzaile egiten diren guztiei Korrika laguntzaile pin-a eta Euskal Herriko 300 komertzio baino gehiagotan beherapenak ahalbidetzen dituen txartela. Gure esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da.
Baina bene-benetan garrantzitsua zera da: bi urterik behin, 12 euroren truke, (50 zentimo hilean) KORRIKA LAGUNTZAILEA izatea.
Korrika laguntzailea izateko zein informazio gehiago eskuratzeko, AEKren euskaltegi batera joatea.
EMAN EUSKARA ELKARRI!