Martxoaren 12ko eguerdian hainbat lagun hurbildu ginen Karmelo eta Iturriagaren arteko kaleen izkinara. Han erakutsi ziguten Santutxu AEK-ko kideek eta lagunek azken 50 urteotako medologia euskararen irakaskuntzan. Eskerrik asko lagundu zenuten guztioi!!! Helbide honetan erakusketaren gaineko elkarrizketa bat duzue. Eta jarraian badoazkizue egun horretako argazki batzuk:
Santutxu AEK-k 50 urte beteko ditu aurten, gurekin ospatu nahi duzu? Momentuz, sartu Facebook-en eta bila ezazu “Neu ere ibilia naiz Santutxu AEKn”.Orria atsegin… eta bilatu ezagutzen duzun jendea! 136 lagun gaude jada!!!
Egun osoko parrandaren ondoren atsedentxoa hartuko dugu eta bihar arratsaldeko 19:00etan Baztertxun segiko dugu!!! ANIMATU eta hurbildu pintxo potera!!!