HAU PITTU HAU konpartsak atzo Euskara Saria eman zion Bilboko Berbalagun proiektuari. ZORIONAK AITOOORRR!!! Eta zorionak proiektu honetan laguntzen edo parte hartzen ari zareten guztioi!!!
Indautxu-Irala bloga
Eta Berbaditza 2016 pasa da ja!!! Oooooooo…….. Eskerrik asko etorri zineten guztioi, lagundu zenuten guztioi eta nola edo hala parte hartu zenuten guztioi… aurten frikada bat bururatu zaigu eta paseotxo bat eman dugu bus turistikoan!!! Hementxe argazkiak. Askoz gehiago dituzue hemen!!! BENE-BENETAN, ESKERRIK ASKOOOOOOOO!!!!!!!!!!!!!
Gogoratu: Bilboko AEK-ko euskaltegiok maiatzaren 26an ospatuko dugu ikasleen jaia Bilborock-en!!! Animatu eta etorri!!!
Indautxu AEKn gure 30. urteurrena ospatuko dugu!!! Zatoz prestatu dugun ginkanan parte hartzera! Probak Indautxun zehar izango dira, komertzio eta taberna batzuen laguntzarekin. Bukatutakoan, denok elkartuko gara Poza eta Areilza kaleen arteko izkinan, eta gero zerbait hartzera gonbidatuko zaituztegu! Noiz: apirilak 27, arratsaldeko 19:30ean Non: Indautxu AEKn (Urkixo 88)
Urtero bezala, sagardotegia hurbilduko dugu Indautxu AEKra, animatuko eta etorriko al zarete??? Martxoaren 11n… zuen zain gaude!!! Eskatu zure sarrera irakasleari edo jo Indautxu AEK-ko bulegora!!!
Indautxu AEKn ere Inauteri Jaia ospatu zuten otsailaren 8an. Uste duzue oso serio hartu zutela ospakizuna??? Begira argazkiei eta zuek esan…