Urtero bezala, udaberri honetan ikasleen topaketa antolatuko dugu (abenduan udazkenekoa egin genuen, ikusi blogean egin genuen sarrera). Horrela, Bilboko AEK-ko ikasleek haien euskara kalera atera ahal izango dute eta hainbat ekintzatan parte hartu ere bai. Bakarrizketak, mahai-jolasak, kontzertua… Goizez Indautxun eta arratsaldez Santutxun, eguna ederto pasatuko dugu euskara ardatz izanik. Eta noski, segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta izango dira.
You may also like
Gogoratu: Bilboko AEK-ko euskaltegiok maiatzaren 26an ospatuko dugu ikasleen jaia Bilborock-en!!! Animatu eta etorri!!!
Gosaria, tostada lehiaketa, jolasak eta batez ere, barreak! Giro ederra izan dugu
Ederra izan da gaur Mariak eman digun ikastaroa! Sendabelar eta inguruan ditugun produktu naturalekin munduko krema hidratatzailerik onena omen dena egiten ikasi […]
Egun osorako plana dugu! Eta eguna horrela hasita egun ederra izango da, seguru!