lizardi
49 posts
Egun berezia gaurkoa! Heldu da Bilboko AEK-ko ikasleen udaberriko topaketa. Eta goiza eguzkipean pasa dugu , Bea Egizabalekin barrez lehertzen. Eskerrik asko Bea eta parte hartu duzuen ikasleei!
Darabilbo eta Txaramela Pastari esker pasta egiten ikasi dugu eta gaurko bazkaria prest dugu gainera!
Pasa den ostiralean, otsailak 5, Lizardiko Inauteri Jaia ospatu genuen Kalderapekon; denetarik egin genuen: hamaiketakoa, torrada-txapelketa, jokoak, poteoa… eta hori guztia lortu genuen aurrera ateratzea nahiz eta 4 irakasle sukarrak jota etorri ziren!!! Eskerrik asko lagundu zenuten guztioi eta, jakina, Kalderapekokoei!