ADI AHOBIZI!!! ADI BELARRIPREST!!! Hurbildu abenduaren 2an, arratsaldeko 19:30ean, Karmelo plazara eta KANTUAN ETA DANTZAN, guztiok bat eginik, eman diezaiogun amaiera aurtengo EUSKARALDIARI. KANTATU DEZAGUN ELKARREKIN!!
Daily Archives: 2022 November 29, Tuesday
PASEOAN!!! orain ikusgai dago. Eta orain zer? Emakume eta genero disidenteak zuen musika partekatzera eta feminismoa eta euskara bandera bezala izango dituen gune bat sortzen laguntzera animatu zaitezte!!!
Hurbil zaitez abenduaren 1ean Kirikiño ikastolara, arratsaldeko 18:30ean eta Gnomona zer den jakingo duzu Jose Ramon Etxebarriaren eskutik!!!
Euskaraldia dela eta, igandean, azaroaren 27an, Arbolantxako baserrietatik ibilalditxoa egin genuen eta bertako baserriek bisitakoa, Euskarak izandako bilakaera, baserritarrak… ezagutzeko parada eduki genuen, Koldo Urrutikoetxearen eskutik, bertan bildu ginen Ahobizi eta Belarriprestok. Gora ARBOLANTXA!!!
Euskaraldia dela eta, pasa den ostegunean, azaroaren 24an arratsaldeko 19:00etan, Santutxu auzoan bisita gidatua izan genuen han bildu ginen Ahobizi eta Belarriprestok. Bertan auzoan Euskarak izan duen bilakaera eta Euskal-erreferenteak izan diren elementu, ikastetxe, gune eta pertsonak ezagutzeko aukera izan genuen. Gora SANTUTXU!!!
Euskaraldia dela eta, pasa den ostegunean, azaroaren 24an, Txurdinaga auzoan bisita gidatua izan genuen han bildu ginen Ahobizi eta Belarriprestok. Bertan auzoan Euskarak izan duen bilakaera eta Euskal-erreferenteak izan diren elementu, baserri, ikastetxe, gune eta pertsonak ezagutzeko aukera izan genuen. Gora Txurdinaga!!!