“11 Egun Euskaraz” ekimenari amaiera emateko antolatutakoa da hurrengoa. Ongi etorri! Abenduaren 3an 15:00etan 11 EGUN EUSKARAZ amaitzeko herri bazkaria antolatuko dugu Tintigorrin (Ramon y Cajal 58). Langileek 15€tan, ikasleek eta langabetuek 10€tan eta umeek dohanik bazkalduko dute. Menua izango da otarrainska eta anana entsalada gazi-gozoa oliozpinarekin, zurrukuttuna, fideuá beltza […]
Yearly Archives: 2017
Zorrotzan beste gauza batzuen artean, bertso afari mundiala antolatu dute. Ostiralerako plan ederra!
Aurten ere BERBADITZA jaia prestatu dugu, zuek protagonista zareten jaia, ikasleok alegia. Bai goizez eta bai arratsaldez, Bilborocken elkartuko gara zuekin denbora tarte batean ondo pasatzeko. Eta 19etatik aurrera… BERBAZ BIRAN ekitaldia izango dugu, sorpresaz beteriko bidaia ezezaguna. Nora joango gara? Nola joango gara? Gurekin etorri behar jakiteko, beraz, animatu!!
Adi lagunak! Matxintxu-Larrako AEKn ekainean trinko berezia antolatzen ari dira B2 eta C1 prestatzeko. Eman izena!
Maiatzaren 19 honetan euskaltegian sagardo-jaia antolatuko dugu, gure jairik entzutetsuena! Ezagutzen baduzue, ziur errepikatu nahi duzuela, eta ezagutu ezean… zeren zain zaudete??? Eman izena euskaltegian!! 94 441 34 74 – 607 617 940 telefonoetara deitu ala indautxu@aek.eus helbidera mezua bidali. Gora gure TXOOOOOOTXXX!!!