Azaroaren 9an Unesco Etxean, Bilbon, Korrika 18 aurkeztu dute Korrika arduradun Edurne Brouardek, AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 14an Martin Ugalde parkean, Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta martxoaren 24an Baionan (Lapurdi) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Eman euskara elkarri […]
Yearly Archives: 2012
Abenduaren 3a, Euskararen eguna. Bilboko udalak Euskaltegiak omendu ditu. Bilbon hauek ari gara: Aek, Bai&By, Elkarlan, Euskal Irakaslegoa Deustuko Unibertsitateak, Labayru Ikastegia, Mikelats Euskaltegia, Mondragón Lingua eta Ulibarri Euskaltegia. Hemen duzue Juan Carlos Murillok, Elkarlaneko ordezkariak, guztion izenean idatzi eta irakurri duen testua. “Eskerrik asko, Alkate jauna. Alkate jauna. Zinegotzi […]
Kaixo lagun: Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, abenduaren 1ean Donostian egingo duen manifestazioaren Bilboko aurkezpen saiora gonbidatu nahi zaitugu. Manifestazioa euskaraz bizi nahi dugu lelopean egingo dugu eta hain zuzen ere, horixe izango da bertan aldarrikatuko duguna. Asko gara euskaraz bizi nahi dugun herritarrak, komunitate bat osatzen dugu. Baina gure nahi […]
Argazkia: A.Arroita (AEK). Euskal herritarrei euskara ikasteko deia luzatzeko xedearekin euskaltegiek “Zatoz euskaltegira!” lemapean agerraldia egin dute gaur Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Bertan instituzioak, gizarte eragileak, kirolariak, idazleak, musikariak, alderdiak, euskal jendarteko hainbat aurpegi ezagun eta beste hainbat eragile egon dira (zerrenda albisteari erantsita) Ekitaldian Andres Urrutia Euskatzainburuak hartu du hitza […]
Euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, Bilboko Udalaren Euskara, Gazteria eta Kirol Arloak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Zuzendaritza Nagusiak bultzatuta, Bilboko I. Berbagunea izeneko ekitaldia antolatu da irailaren 25ean, Bilboko Alondegian. Euskararen erabilera kalera ateratzea izango da ekimen honen helburua, hots, euskara euskaraz konpartitzea. Euskaraz ulertzeko gaitasuna duen edonork (nahitaezko […]
Eskolak euskaltegian, on line ikastaroak, taldeentzako ikastaroak, titulu homologatuak, mintzapraktikarako taldeak… Bilboko AEKn eskaintza oparoa daukagu 2012/13 ikasturteari hasiera emateko! Ikasi euskara bizia! Aprende euskara en vivo!
2011/12 ikasturtean AEK-ko ikaslea izan bazara, edo udan gurekin ikastaroen bat (barnetegia, trinkoa, on line…) egin baduzu, EUSKARA BIZIPOZ lehiaketan parte hartuta, hastear dagoen ikasturterako doako matrikula lor dezakezu. Zer egin behar den horretarako? – Aukeratu ezazu euskara ikastearekin lotutako bizipen bat – Egin ezazu bizipen hori irudikatzen duen argazki […]