SANTUTXU-TXURDINAGAKO EUSKARAREN ASTEA

Santutxu-Txurdinagako 14. Euskararen Astea amaitu da. Bai umeak, bai gazteak, bai edadetuak….denok egin dugu posible aurtengo euskararen astea arrakastatsua izatea.

Euskararen astea SANTUTXU KANTARIrekin hasi zen eta taberna ibiltariarekin batera, auzoa girotu zuten hurrengo egunean egongo zen Flash Mob erraldoiari bidea eginez. Hurrengo goizean, auzoa festa giroan elkartu eta elkarrekin Flash Mob izugarria egitea lortu genuen, hainbat hedabideetan azaldu zena hain zuzen ere. Egunak aurrera egin zuen eta KOADRILEK iniziatiba hartu eta Herri bazkaria antolatu zuten. Ostean, koktel lehiaketa egin zuten eta elketro-txarangarekin batera, poteo txukuna atera zen. Gauean zerbait garrantzitsu egin behar zela eta, koadrilek DJ gaua antolatu zuten. Euskararen asteak aurrera egin zuen eta igandean Dantzari eguna ospatu genuen. GAZTEDIK Euskal dantzek duten edertasuna eta jai giroa erakutsi zigun, danok kalejira egitera animatuz eta kaleetan barrena jai giro hori zabalduz.Gauza guztiak bezala, astea ere amaitu egin behar zen eta horretarako asteazkenean ESKOLEK prestatutako Play Back-ak erakusteko aukera izan zuten; eta zer nolako aukera! izan ere 5.eta 6 .mailako umeek Euskararen alde itzelezko Play Back-ak egin baitzituzten. Komeriak galantak izan zituzten AEK-ko ikasleek epaimahai lanak ondo burutzeko, erabakia ez baitzen batere erraza izan.

Gauzak horrela, bistan da hilabeteetan euskara batzordea osatu dugunon lanak emaitza ikaragarri ona izan duela eta hori dela eta , ozen eta argi esan nahi dugu MILA ESKER SANTUTXU! MILA ESKER TXURDINAGA!

ZORIONAK!