Lizardi AEK euskaltegian KORRIKA materiala dugu salgai. ADI! Ordutegiz kanpo ez da erosteko aukerarik egongo. Kontuan izan, hala ere, Santa Maria kalean KORRIKA DENDA dugula (ostegun eta ostiraletan 17etatik 20etara eta larunbatetan 10:30-13:30 eta 17:00-20:00)
Lizardi blog
72 entradas
Egun berezia gaurkoa! Heldu da Bilboko AEK-ko ikasleen udaberriko topaketa. Eta goiza eguzkipean pasa dugu , Bea Egizabalekin barrez lehertzen. Eskerrik asko Bea eta parte hartu duzuen ikasleei!
Urtero bezala, udaberri honetan ikasleen topaketa antolatuko dugu (abenduan udazkenekoa egin genuen, ikusi blogean egin genuen sarrera). Horrela, Bilboko AEK-ko ikasleek haien euskara kalera atera ahal izango dute eta hainbat ekintzatan parte hartu ere bai. Bakarrizketak, mahai-jolasak, kontzertua… Goizez Indautxun eta arratsaldez Santutxun, eguna ederto pasatuko dugu euskara ardatz izanik. […]