Urtero bezala, udaberri honetan ikasleen topaketa antolatuko dugu (abenduan udazkenekoa egin genuen, ikusi blogean egin genuen sarrera). Horrela, Bilboko AEK-ko ikasleek haien euskara kalera atera ahal izango dute eta hainbat ekintzatan parte hartu ere bai. Bakarrizketak, mahai-jolasak, kontzertua… Goizez Indautxun eta arratsaldez Santutxun, eguna ederto pasatuko dugu euskara ardatz izanik. Eta noski, segurtasun neurri guztiak kontuan hartuta izango dira.
También te puede interesar
Gaur tostada ikastaroa izan dugu IRALE taldeko Fedek emanda. Adi-adi egon gara eta trikimailuak ondo gorde ditugu buruan. Ea datorren asteko inauteri […]
Asteazkenean, azaroaren 24an, @Atelierlora-k sendabelarrekin kosmetika egiten irakatsiko digu. Eman izena www.darabilbo.eus-en!
Zein ondo pasatu dugun gabonetako apaingarriak egiten ikasten eta zein txukun utzi duzuen zuhaitza! Eskerrik asko!
Egun berezia gaurkoa! Heldu da Bilboko AEK-ko ikasleen udaberriko topaketa. Eta goiza eguzkipean pasa dugu , Bea Egizabalekin barrez lehertzen. Eskerrik asko […]