Azaroaren 9an Unesco Etxean, Bilbon, Korrika 18 aurkeztu dute Korrika arduradun Edurne Brouardek, AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak eta AEKren Artezkaritza kideek.
Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 14an Martin Ugalde parkean, Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta martxoaren 24an Baionan (Lapurdi) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Eman euskara elkarri da, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.
Horren harira, Korrika 18k eta AEK-k egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiak omendu nahi dituzte; bere ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako.
Arratsaldean, Baionan ere aurkeztu dute Korrika 18.
EMAN EUSKARA ELKARRI!