Archivos mensuales: febrero 2023
Aurten ere inauteriak ospatu ditugu euskaltegian, eta ikasleei proposatu diegun gaia BASERRIA izan da. Ordutegi guztietan mozorro eleganteak ikusi ditugu: ardiak, behiak, loreak, baserritarrak, artzainak, eguzki-loreak, idi-probak, mahatsak… Ederto pasatu dugu eta bapo jan eta edan! Baita adimena testatu ere gure Kahoot-ekin!! Primerako Eguen Gizena antolatu genuen!
Topa Lizardi euskaltegiko ikasleengatik! Eskerrik asko goizean goiz jaiki eta tostada lehiaketarako tostadak prestatzeagatik! Eskerrik asko inauteriak asko gustatu ez eta mozorrotuta etortzeagatik! Eskerrik asko lotsak alde batera utzi eta imintzioka jolasteagatik! Eskerrik asko, bihotzez, gurekin euskaraz disfrutatzeagatik! Gora zuek!
Gaur tostada ikastaroa izan dugu IRALE taldeko Fedek emanda. Adi-adi egon gara eta trikimailuak ondo gorde ditugu buruan. Ea datorren asteko inauteri jaietan tostada lehiaketa nork irabazten duen! Eskerrik asko, Fede!