Auzoa
Aurtengo Santutxu eta Txurdinagako Euskararen Astea inoiz baino parte hartzaileagoa izan da. Hainbat eta hainbat eragilek parte hartu dugu eta adin eta gustu guztietarako ekintzak antolatu ditugu. Kalejira Feminista, Taberna Ibiltaria, ume eta familientzako tailerrak, liburutegia, hitzaldiak, mintzodromoa, Bertso Poteoa, mendi martxa, Dantzari eguna… zer ez da egon astean zehar! […]
Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astea hastear dago eta lehenengo ekintza familiei begirakoa da. Bai, Ondo irakurri duzu, antzerki tailerra familian. Hurbildu eta anima zaitezte, antzerki tailerrez gain, umeentzako Xilmegorriren eskutik umeentzako tailerrak egongo direlako, baita liburutegi txokoa ere bai.
BADATOR SANTUTXU-TXURDINAGAKO EUSKARAREN ASTEA!!! Ekintza ugari daude, beraz, ez duzu aitzakiarik parte hartzeko. ANIMATU!!! Iruñerriko AEKtik esan nahi dizuegu urte batzuetako esperientzia dugula eta ikasleen orain arteko balorazioak oso onak izan direla. Animatzen zaituztegu ikasle guztiak informatzera eta parte hartzera bultzatzera.
BADATOR SANTUTXU-TXURDINAGAKO EUSKARAREN ASTEA! Ez duzu aitzakiarik, ekintza andan duzu aukeran! Beraz, hurbildu eta parte har ezazu gustuko duzun ekitaldian!!!!
ADI AHOBIZI!!! ADI BELARRIPREST!!! Hurbildu abenduaren 2an, arratsaldeko 19:30ean, Karmelo plazara eta KANTUAN ETA DANTZAN, guztiok bat eginik, eman diezaiogun amaiera aurtengo EUSKARALDIARI. KANTATU DEZAGUN ELKARREKIN!!
PASEOAN!!! orain ikusgai dago. Eta orain zer? Emakume eta genero disidenteak zuen musika partekatzera eta feminismoa eta euskara bandera bezala izango dituen gune bat sortzen laguntzera animatu zaitezte!!!