Egun berezia gaurkoa! Heldu da Bilboko AEK-ko ikasleen udaberriko topaketa. Eta goiza eguzkipean pasa dugu , Bea Egizabalekin barrez lehertzen. Eskerrik asko Bea eta parte hartu duzuen ikasleei!
Lizardi bloga
74 posts
Urtero bezala, udaberri honetan ikasleen topaketa antolatuko dugu (abenduan udazkenekoa egin genuen, ikusi blogean egin genuen sarrera). Horrela, Bilboko AEK-ko ikasleek haien euskara kalera atera ahal izango dute eta hainbat ekintzatan parte hartu ere bai. Bakarrizketak, mahai-jolasak, kontzertua… Goizez Indautxun eta arratsaldez Santutxun, eguna ederto pasatuko dugu euskara ardatz izanik. […]
Bilboko Udalak urtero euskara ikasten laguntzeko dirulaguntzak ematen dizkie hainbat kolektibori. Aurten maiatzaren 21a arte eskatu ahal izango dira. Informazio gehiago auzoetako udaltegietan zein 010 telefono zenbakian.
Darabilbo eta Txaramela Pastari esker pasta egiten ikasi dugu eta gaurko bazkaria prest dugu gainera!