Aurten berriro animatu gara HAIKU lehiaketa egitera, iaz oso harrera ona eta parte hartzailea izan zuen eta. Pasa den urteko kopurua gaindituko dugu? Datorren astean HAIKU guztiak ikusgai egongo dira eta bozkak emateari ekingo diogu!
Ekintzak
Aurten ere inauteriak ospatu ditugu euskaltegian, eta ikasleei proposatu diegun gaia BASERRIA izan da. Ordutegi guztietan mozorro eleganteak ikusi ditugu: ardiak, behiak, loreak, baserritarrak, artzainak, eguzki-loreak, idi-probak, mahatsak… Ederto pasatu dugu eta bapo jan eta edan! Baita adimena testatu ere gure Kahoot-ekin!! Primerako Eguen Gizena antolatu genuen!
HABEren lehenengo deialdian zatiren bat gainditu ez baduzue, aukera daukazue irailean autoikaskuntza bidez azterketa prestatzeko ikastaroa eskainiko dugu. B2 eta C1 mailetarako izango da.
Ekainaren 30era arte aurrematrikula egiteko epea zabalik dago. Aukera baliatuz gero, hainbat abantaila izango dituzue: deskontuak, malgutasuna ordainketetan, lekua ziurtatu taldeetan… Aurrez aurre zein online (https://www.aek.eus/aurrematrikula/ ) egin daiteke. Animatu eta aprobetxatu!!
Iazko harrera ona kontuan hartuta, aurten Haiku lehiaketa egitera animatu gara berriro. Ea iazko kopurua gainditzen dugun!! Datorren astean bozketa bat zabalduko dugu eta onenak sari elegantea irabaziko du!
Ematen du pandemiaren ostean jendea animatu zaigula euskaltegian ganorazko inauteriak ospatzera, bazen garaia! Aurtengo gaia ITSASOA izan da, eta gure talde eta ordutegi desberdinetan marmokak, arrantzaleak, piratak, karramarroak, arrainak, lanpernak baita turistak ere agertu dira. Kahoot erabiliz jolasak egin genituen denon artean, eta jai giroa osatzeko, mokadu ederrak egon ziren […]
Aurten, apur bat desberdin bada ere, aratusteak ospatuko ditugu euskaltegian, ordutegi guztietan. Gaia: jolasak. argazki mordoa espero dugu, baina bitartean… begiratu dekorazioa: