El euskera para todas las personas y para todos los días lelopean ikusiko ditugu irailean kartelak Bilboko hainbat lekutan: autobusetan, udal-erlojuetan, markesinetan… baita San Mameseko pantailetan ere!
Horixe da Bilboko Udalak helarazi nahi duen mezua, abuztuaren 29an aurkeztu zuen kanpainaren bitartez: guztiok ikas dezakegu euskaraz, egunero apur bat.
Beraz, badakizue… anima zaitezte eta hurbildu euskaltegietara! Guztion artean entzungo da euskara kalean!