Topa Lizardi euskaltegiko ikasleengatik! Eskerrik asko goizean goiz jaiki eta tostada lehiaketarako tostadak prestatzeagatik! Eskerrik asko inauteriak asko gustatu ez eta mozorrotuta etortzeagatik! Eskerrik asko lotsak alde batera utzi eta imintzioka jolasteagatik! Eskerrik asko, bihotzez, gurekin euskaraz disfrutatzeagatik! Gora zuek!
lizardi
49 posts
Gaur tostada ikastaroa izan dugu IRALE taldeko Fedek emanda. Adi-adi egon gara eta trikimailuak ondo gorde ditugu buruan. Ea datorren asteko inauteri jaietan tostada lehiaketa nork irabazten duen! Eskerrik asko, Fede!
25 urte beteko ditugu eraikin eder honetan eta jai txiki bat antolatu dugu gaur arratsalderako. 18:00etatik aurrera txupina, bertsolariak, musika, mokadutxoa… Zatoz gurekin ospatzera Kalderapeko Kulturgunera!
Zein ondo pasatu dugun gabonetako apaingarriak egiten ikasten eta zein txukun utzi duzuen zuhaitza! Eskerrik asko!
Zuhaitza oraindik apaindu gabe duzu? Lasai, aste honetan ikasiko dugu apaingarriak egiten eta txukun-txukun geratuko zaizu!