Berbaditza eta Ikasle eta Berbalagunen jaia, ekainaren 12an

 

 

Berbaditza lehiaketaren helburua euskararen erabilera sustatzea da, bereziki, irakurmena eta idazmena. Bilbon euskara ikasten ari diren lagunak eta Bilboko euskaldunak harremanetan jartzea, erabilera esparrua eskainiz. Bestetik, hizkuntzaren kalitatearen garrantziaz konturaraztea ere badugu helburu.

Ekitaldi hau lehiaketa bat da funtsean, baina lehia bera baino harago, ikasgeletatik kanpo euskaraz jarduteko aitzakia da gure euskara ikasleentzat, gehienbat.

Berbaditza ekimenak lautan dugu egina dagoeneko, 2011 izan zen lehen edizioa eta aurten, 2014an bosgarrenez gauzatzeko asmoa dugu ekainaren 12a

Diktaketaren teknika zaharra bada ere, balio handikoa izan daiteke euskara ikasten ari direnentzat. Hizkuntzaren zenbait arlo lantzen dira horren bitartez; hizkuntzaren kalitatea bera lantzeko aukera ematen digu: ortografia eta puntuazioa, adibidez. Bestalde, hizkuntzaren fonetika eta ahozkoaren intonazioa ere lantzen dira. Horretaz aparte, irakurtzeko zaletasunean eta idazteko ohituretan eragiteko parada ematen digu. Horregatik, hain zuzen, gero eta erabiliago dugu diktaketa gure euskaltegietako saioetan

Hala ere, urtean zehar diktaketak didaktikoki ekartzen dituen onurak aparte utzita, ekitaldi hau ikasturte amaieran egingo dugun Ikasleen Jaia-rekin lotu izan dugu urtero. Jaiarekin batera, lehiaketa honen bitartez, gure ikasleei euskaraz jarduteko beste aukera bat eman nahi diegu eta, beraz, beren erabilera esparrua zabaldu Bilbon. Era berean, ikasturte honetan, lehen aldiz, Bilboko berbalagunek ere parte hartuko dute. Ikasleen eta euskaldunen arteko harremanak sustatu nahi ditugunez, lehiaketa ez dago euskara ikasleei soilik zuzenduta, Bilboko edozein euskaldunek parte hartu ahal du.

Lehiaketa bera ez da ideia berria. Iparraldeko AEK-k eta EKE taldeak sorturiko txapelketan du oinarri, HITZADITZA lehiaketan, hain zuzen ere. Iparraldetik inportaturiko ideia dugu, beraz.

Arratsaldean, arestian esan bezala, ikasleen eta berbalagunen jaia egingo dugu, giro informalago batean, Bilboko Zazpi Kaletan zehar Kalderapekotik abiatuta. Anima zaitez! zu ere gonbidatuta zaude!

Hona egitarau zehatza:

 

BERBADITZA – DIKTAKETA TXAPELKETA (goizez)

10:00etan. Bilborocken.

10:30ean. Diktaketa hasiko da.

Testuak: Lander Garro, Ion Arretxe eta Jasone Osororen testuekin.

11:00etan. Gosaria.

11:15ean. “Euskolgetan” ikuskizuna.

12:15ean. Sari banaketa. Sariak: Liburu sorta (idazleen liburu bana)

 

IKASLEEN JAIA (arratsaldez)

19:00etatik aurrera, KALDERAPEKOn.

– “Kalean gora kalean behera”

– Sorpresaz beteriko kalejira

– Zozketarako gonbidapena ekarri!