LEGION CONDOR-i buruzko hitzaldia Santutxuko AEKn
Asteazkenean, maiatzak 28, Legion Condor-i buruzko lehenengo hitzaldia egin zuten Santutxu AEK euskaltegian. Hizlariak Aitor Argote eta Klaus Armburster izan ziren. Hasieran, serio samar hasi bazen ere, berehala jendearen jakinmina piztu eta galderak hasi ziren, hitzaldia baino lagun arteko elkarrizketa sortuz. Oso gustura aritu ginen ordu bete pasaz. Bide batez, Alemanian gerra garaiko egoera eta gaur egun nola bizi duten jakiteko aukera ere izan genuen, beste “txaskarriloren”batekin batera.
Beraz, oso pozik daude hitzaldiak izan duen harrera eta balorazio onarekin. Gauzak horrela, aurreikusita zegoen bezala, EKAINAREN 5ean, arratsaldeko 19:00etan, beste hitzaldi bat egingo dute beraz, ANIMA ZAITEZTE!!!
KOKA-KOLA ETA BAREA Kalderapekon
Ostegunean, berriz, euskal musikaren historiari buruzko ikuspegi berezia eskaini zuten Inaxio Tolosak eta Ramon Agirre. Kalderapekok jendez gainezka egin zuen eta, argazkian ederto ikusten den bezala, giro aparta izan zen. Lizardiko AEK euskaltegiko ikasleek eta Kalderapekora hurbildu ziren guztiek ederto batean pasatu zuten. Adi izan hurrengo deialdietara!