Euskararen astea Santutxun eta Txotxindau sagardo festa Indautxun

Udaberriari hasiera ederra emateko Santutxun eta Indautxun euskara ikasleek eta, oro har, euskalakariek badute zeregina.

SANTUTXUKO EUSKARAREN ASTEA

 

Santutxu-Txurdinagan apirilaren 4tik 9ra Euskararen Astea ospatuko dute, 14.edizioa hain justu ere. Horretarako eta aurreko edizioetan bezalaxe, auzoko 20 ikastetxe/institutu inguruk parte hartu dute, gainontzeko hainbat eragilerekin batera.

Jarraian, egitaraua duzue eta jakina gonbidatuak zaudete.

 

ANIMATU ETA HURBILDU!!!

 

TXONTXNDAU

Bilboko Indautxu AEK euskaltegian TXOTXINDAU jaiaren 10.edizioa antolatuko dugu apirilaren 11n. Urteurren berezi hau ospatzeko betiko egitarauaz aparte (afaria, jolasak, sagardoa…), aurten menu baten zozketa, Korrika Tonbola eta sorpresa gehiago egongo dira.

Euskaltegiko zein euskaltegi kanpoko euskalakari guztiak gonbidatuta zaudete! Animatu eta erosi azkar sarrera, apirilaren 4a baino lehen. Informazio gehiago nahi baduzue, hiru bide dauzkazue horretarako: indautxu@aek.org helbidera idatzi, 94 441 3474 / 607 617 940 zenbakietara deitu edo Urkijo zumarkalea, 1.tik pasatu. Ea 10. Txotxindau mundiala egiten dugun!!