2020ko martxoaren 13an, ostirala, ia dena geneukan prest 17. Txotxindau ospatzeko, eta goiz horretan AEK-k mezu bat bidali zigun euskaltegiak ordutik aurrera itxi behar zirela eta hurrengo astelehenetik aurrera eskolak telematitkoki ematen hasi beharko genuela adieraziz. Dena bertan behera utzi behar izan genuen.
Hurrengo egunean, martxoaren 14an, telebista guztietan agertu ziren mandatariak igandetik aurrera Estatua erabateko konfinamenduan sartuko zela esanez. Hitz horiek entzun bitartean, denok zeregin desberdinetan arituko ginen, ziur, baina ez genekiena zen handik aurrera gure bizimodua zenbateraino aldatuko zuen ditxosozko dekretu horrek. Zelan bizi izan zenituzten momentu horiek? Partekatu guztiokin zuen iruzkinak:
18 thoughts on “Konfinatu gintuzten duela urtebete”
Bada, nik neuk azkar batean maleta egin, Iruñerako autobus txartela erosi, eta, bideak eta itxi baino lehen, nire bikotekidearen etxera joan nintzen. Konfinamendu osoa Bilbotik urrun eman nuen, baina goxo-goxo, egia esan.
Nik gogoratzen dudana da, egun hartan klasean zurrumurruak egon zirela eta jendeak nahi zuela konfiantza hurrengo azterketak ez egiteko.
Gogoratzen dut egun hartan ez nekiela ezta zer egin. Gainera, lotarako horduak guztiz alrebestuta neuzkan, banpiro bat izango banintz bezala.
Martxoaren 14tik nire lehentasun guztiak aldatu ziren eta bizimodu simpleagoa ezagutzen hasi nintzen.
Aste Santuko bidaia bertan behera utzi nuen… Sukaldean denbora luzea pasatu nuen, landareak zaintzen. 🌺🏵️🌼
Nariz eta ez nion lan egiteari utzi, nire familia etxea geratu zen. Lehenengoz beldurtu nintzen, ez nuen uste dena ixteko besaron garrantzitsua Zelan. Poliki -poliki moldatu ginen gure bizimodu berreará eta lasaiago bizi ginen. Rutina berros hartu genituen .
Nik gogoratzen dut, une hori ziurgabetasun eta beldur handiz bizi izan nuela. Une horretatik aurrera, dena aldatu zen; batez ere, lanean, baina okerrena etortzeko zegoen…
Oso ondo gogoratzen dut pasa den Martxoaren 14an; nire lagunek eta biok erreserba geneukan jatetxe batean bazkaltzeko eta ezeztatzea erabaki genuen. Baina, egia esan, ez ninduen ezustean harrapatu. Gurutzetako ospitalean lan egiten dut eta nabaritzen zen koronabirusa etorri zela geratzeko. Izan ere, ospitalea gaixorik zegoen jendez beteta zegoen. Ziurgabetasun handia sentitu nuen eta izugarrizko ardura ere bai, batez ere nire gurasoengatik, zaharrak baitira. Horregatik, deitu nien eta esan nien etxean geratzeko eta ez irteteko. Zorionez, haiek ez zuten koronabirusa harrapatu.
Momentu horiek beldur pixka batekin bizi nituen, nerbioak, ziurgabetasunarekin, sinestezina, ez nekien horrelakorik gerta zitekeenik.
Es nekien nola jardungo bien edo gertatzen ari zena nola asimilatu, surrealista iruditu zitzaidan.
Egun hori amets bat bezalakoa izan zen, amesgaiztoa bezalakoa. Ez ditut xehetasunak gogoratzen. Ziur aski, goizean beste egun ohiko bat bezalakoa izan zen, baina bagenekien egun hori ez zela normala izango. Duela egun batzuetatik, hedabideek koronabirusari buruz hitz egiten zuten. Aipatzen zuten jende asko gaixorik zegoela, eta ospitaleak beteta zeudela. Txinan eta Italian zurrumurru batzuk konfinamenduari buruz entzuten ziren. Eguerdian berria iritsi zen: “Dena itxi eta etxean konfinatzen gintuzten”. Momentu hartan ez genekien, baina une historikoa zen.
Lehenik eta behin, zalantzak etorri ziren: zer egin dezakegu? bihar lan egitera joango gara? kalera irten gaitezke?. Gero, zoratu egin ginen, esatebaterako, jendeak erosketa konpultsiboak egin zituen, batez ere, komuneko papera. Ze bitxia gure portaera!, mundua pikutara joaten zen bitartean, komuneko papera garrantzitsuena bihurtu zen, ez janaririk, ez botikarik… komuneko papera baizik! Apurka-apurka egoera horretara ohitu egin ginen, eta kontzeptu berri bat ikasi genuen: “normaltasun berria”. Baina, zer ote da normaltasun berria? Kaka hutsa da, muxukoak jantzi behar ditugulako, ezin garelako nahi dugun lekuetara joan, ezin garelako nahi dugun lagunekin egon…hori da normaltasun berria. Etorkizunari dagokionez, txertoekin normaltasuna berreskuratzea espero dut, baina betiko normaltasuna, ez berria mesedez.
Zelako iruzkin polita Iker! Zorionak!
Ni oso baikorra izan nintzen eta pentsatu nuen hamabost egun izango zirela eta gero Aste Santua galdu genuen eta kitto. Baina azkenean zelako urte txarra izan dug un.
2020ko martxoaren 13a zen, barikua. Egun horretan IZAL taldearen kontzertua neukan lagunekin, eta bat-batean etxean konfinatuta nengoen. Ez kontzerturik, ez lagunik, ez planik. Etxean mutila eta biok bakarrik. Beno ez, geure bi katuekin. Eta pentsatzen hasi ginen: baina nola heldu da Txinatik honaino birus bat? Ezinezkoa da. Ezin dut sinistu. Orain dela hilabete bat nire urtebetzea ospatzen ari nintzen koadrillarekin nire herrian, denok batera etxe berean sartuta. Eta orduan… jendea kutsatzen hasi zen. Ospitaleak betetzen hasi ziren. Gizartea hiltzen hasi zen… Geure beldur handienak errealitate bihurtu ziren. Dena itxi zuten: dendak, eskolak, bulegoak, tabernak… Supermerkatuak, janari dendak, farmaziak eta tabako dendak izan ezik. Kaleak zonbien filma zirudien. Supermerkatura joateko hidrogela eskuetan, musukoa… gerrara joango bagina bezala. Baina alde berean supermerkatura joatea asteko saria zen niretzat, txango bereziena. Eta kalean 100 metroko hilara barrura sartzeko. Beldurra nabaria zen jendearen aurpegietan. Beno, begietan, ikusi ahal zen alde bakarrean. Nik neukan beldurra bezalakoa. Gure negozioa itxita eta gure langileak ere etxean. Lan barik, diru barik. Nola ordainduko ditugu hiru denden alokairuak? Eta langileen soldatak? Eta gureak? Nola ordainduko ditut hipoteka eta etxeko gastuak? Horiek ordaindu behar genituen, autonomoen zerga bezala. Hau txantxa bat izan behar da. Zenbat iraungo du egoera honek? Ba bi hilabete egon ginen horrela. Diru laguntzak eskatzen, kezkak buruan bueltaka, bizirauten azkenean. Eta bi hilabete aita, ahizpak, bilobak eta lagunak ikusi barik. Hori izan zen gogorrena. Besarkadarik gabe, musurik gabe. Eta momentu horretan konturatu nintzen: ezin naiz bizi maite ditudan pertsona ikusi barik, beharrezkoa dut haien maitasuna. Zoometik mintzatzea ez da nahikoa niretzat. Orain urte bat pasatu da egun beldurgarri horretatik. Lana eta ekonomia oraindik ez dira guztiz konpondu, ez dugu normaltasuna berreskuratu. Ez etxean, ez kalean, ezta familiarekin ere. Eta nik txarren daramadana da normaltasunez ezin erlazionatzea. Aita beldur gabe besarkatzea. 75 urte ditu, eta bere alaben eta biloben musuak kendu dizkiote. Bizitza kendu diote. Alarguna, eta bakarrik etxean… Izugarri maite dut nire familia. Izugarri maite ditut nire lagunak. Izugarri maite dut nire herria. Izugarri maite dut ASKATASUNA.
Oso hunkigarria Ianire, benetan!
Atzera begiratzea kostatzen zait, urte bat nagusiagoak gara eta sentsazioa daukat galdu eta galdu besterik ez dugula egin pasatu den urte honetan.
Askatasuna galdu, jendea galdu, denbora galdu, osasuna galdu, eskubideak galdu, kalea galdu, gaua galdu, airea galdu.
Triste jartzen naiz gogoratzean baina tristezi eta amorru horienpean badaude irabazi ditugun gauzak ere. Irabaziak galerak baino askoz gutxiago izan dira baina haiei esker buruak bere lekuan eta gorputzak betiko martxan jarraitzen dute. Eskerrik asko lagunak eta familia, zuei esker guztiaren gainetik estu, gertu eta bizi mantendu naiz eta.
Ederra!
Nire umearen urtebetetzearen ospakisuna zen baina azkenean zenbakiak ikusi eta gero erabaki genuen ezer ez egitea. Umea lasai geratu zen eta beste umeak ere bai espero dut. Horrela hasi ginen eta ez da ezer aldatu aurten ez du eduki ospakisunik. Bitartean noski, gauza pilo bat pasatu dira. Denok nonnahi ikusi ahal izan dugunez. Txiste bat zela pentsatu genuen hasieran baina ametzgaizto bihurtu da.
Duela urtebete konfinatu gintuzten era nire bizimodua pixka bat aldatu zen. Ni erizain pediatrikoa naiz, horregatik, astegunean lan egitera joan behar nuen. Orain Bilbon bizi naiz, iaz, berriz Gurutzetan bizi nintzen hiru pisukiderekin. Haiek ere erizainak dira, beraz, ospitalera joan behar izaten zuten.
Egun haiek oso nekagarriak izan ziren, goizero umen larrialdian lan egiten zuten eta arratsaldero izugarri nekatuta nengoen. Egun batzuetan etxean kirola egin nuen Patri Jordanrekin eta euskaraz ikasten jarraitu nuen. Nahiz eta asteburuan atseden hartu ahal nuen, aspertu nintzen, ezin ginen inora joan eta.
Lehen apur bat kezkatua nengoen, jende asko gaizki zegoelako. Gero, triste sentitu nintzen, ezin nuen nire familia ikusi eta.