Euskara maila egiaztatzeko dauden azterketa guztietan, 4 trebetasunen ezagutza ebaluatzen da: entzumena, irakurmena, idazmena eta mintzamena. HABEko azterketen kasuan, trebetasun hartzaileen proba (entzumena eta irakurmena) euskaltegian bertan egiten da; horretarako, datak eta orduak jakinaraziko dizkizuegu irakasleen bitartez eta web-orri honetan ere izango dituzue eskura.
Bestalde, euskara maila egiaztatzeko zenbait titulu ofizial daudenez, zalantzak argitzeko behar duzuen informazioa lor dezakezue honako web-orri hauetan:
EGA.
Osakidetzako hizkuntza eskakizunak.
IVAPeko hizkuntza eskakizunak.
Hizkuntza Eskolako matrikula librea.
2010eko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak parekatzen ditu euskara-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak: