SANTUTXUN BETI EUSKARAZ

 

Gaur, abenduak 3, Euskararen eguna ospatu dugu Santutxun, bai ospatu ere. Izan ere, hainbat ikasle Santutxuko kaleetan barrena, euskal guneetan eta hauen jabeekin, argazkiak ateratzen aritu dira. Baita Santutxutxurekin ere. Baina ekintza orok omen du bukaera eta argazki rallyak ere bera izan du; Denok elkarrekin egindako horma-irudiaren ondoan, Euskal herria Euskaraz abestia abestuz, bukatu dugu goiza.

Ederki aritu gara, helburua bete dugu, ZORIONAK!

Dena den, ez ahaztu jaiak arratsaldean segida izango duela, “Esketxak” eta mintzodromoa izango baititugu.