Santutxu-Txurdinagako Euskararen astea aurrera doa eta larunbatean auzoan bertso-kalejira izan genuen. Bertso ederrak bota zituzten, gainontzekoek pote batzuk hartzen zituzten bitartean. Tipi-tapa, tipi-tapa Korrika.
Euria, txingorra, haizea ez ziren nahikoa oztopo izan KORRIKA mintzodromoa egiteko eta Sustraiak katerinaren eskutik pintxo begano goxo-goxoak jateko, beti sagardo edanez, jakina! Tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA!
Iazko harrera ona kontuan hartuta, aurten Haiku lehiaketa egitera animatu gara berriro. Ea iazko kopurua gainditzen dugun!! Datorren astean bozketa bat zabalduko dugu eta onenak sari elegantea irabaziko du!