Duela urte eta erdi INDAUTXUKO JAI BATZORDEA osatu zen, gu bertako partaide garela auzoko beste hainbat talde, eragile eta norbanakorekin batera. Batzorde honen asmoa auzoko giroa eta auzo sentimendua berreskuratzea izan da. INDAUTXU EGUNA antolatzearen helburua indautxutar guztiok batuko gaituen egun bat aldarrikatzea izango da, giro herrikoian eta parte-hartzailean. Egun […]
Yearly Archives: 2017
17 posts
Santutxuko Euskararen Astea eta 20. korrika baliatuz, Santutxuko AEK-k mintzodromoa antolatuko du apirilaren 5ean. Hitzordua Iturriaga eta Karmelo kaleetan izango da, goizeko 11:30etik 12:30ra. Informazio gehiago euskaltegian bertan izango duzue! Animatu eta parte hartu!
20. korrika dela eta, Indautxu-Irala AEK-k bertso-kanta poteoa egingo du auzoko kaleetan zehar, Hitzak tabernatik hasita, iluntzeko 7:30ean. Animatu eta gurekin elkartu arratsalde euskaldun zoragarria pasatzera! Gora Korrika!!