Euskara ikasteko tresnak sarean

Euskara ikasteko tresnak sarean

Euskarazko hiztegiak

Hiztegi Batua. Hiztegia ez ezik, Euskaltzaindiaren arauak eta Jagonet zerbitzua ere kontsultatzeko aukera edukiko duzu.

Adorez Sinonimoen Hiztegia. Hitz berriak ikasteko eta zeure lexikoa aberasteko aproposa.

Euskara-gaztelania hiztegiak

Elhuyar. Euskaratik gaztelaniara eta alderantziz. Erabilerarako adibide ugari eskaintzen ditu.

Euskalterm datu-basea. Batez ere itzultzaile profesionalentzako baliabidea bada ere, hitz teknikoak edota sintagma osoak kontsulatatzeko aukera ematen du. Frantses, ingeles eta latinezko kontsultak ere onartzen ditu.

Euskara-frantsesa hiztegia

Elhuyar hiztegia. Euskaratik frantsesera eta alderantziz. Erabilerarako adibide ugariz hornitua.

Euskalterm. Gogoratu Euskaltermek euskara-frantsesa eta alderantzizko kontsultak ere onartzen dituela.

Euskara-ingelesa hiztegia

Elhuyar hiztegia.

Morris hiztegia

Euskalterm

 

Hiztegia.net: interneten hiztegiei buruzko informazio osatuena duen webgunea.

Ikasbil. Euskara ikasten eta irakasten ari diren herritarrei zuzendutako HABEren web-ataria da. Bertan euskara ikasteko bidean lagungarri izango den eduki ugari daude eta egunero handitzen da bilduma hori.

Murgilduz: HABE-k sareratutako ikastaro hau berez B2 eta C1 mailarako gramatika ariketen bilduma da. Ikastaroa Internet bidez eta bakarka lan egiteko planteatua dago. Bertan, hiztegia, deklinabidea, aditzak eta abar lantzeko ariketak daude.Ikastaroan sartzeko lehenik erabiltzaile-kontua sortu behar da.

Euskaratu, AEK-ren itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua. E-postaz helarazitako zalantzak-eta argitzen dituzte eta gero, galdera egin duenari erantzun ez ezik, AIZU! aldizkariaren Galde Debalde atalean ere argitaratzen dituzte, guztiok zalantza horiek argitzeko aukera izan dezagun. Galderak-eta hona bidal ditzakezue: euskaratu@aek.eus

Jagonet. Kontsulta- eta aholku-zerbitzua da, euskararen erabilera zuzena eta egokia egitekoa profesionalentzat. Zerbitzu honen bidez, hizkuntzaren arlo desberdinetako Euskaltzaindiaren erabakiak kontsulta daitezke: Gramatika, Onomastika/Toponimia, Lexikografia... Bilatzen duena aurkitzen ez badu, erabiltzaileak bere zalantza Euskaltzaindiari bidal diezaioke. Zerbitzu euskaraz eskaintzen da, izendegiak izan ezik (hauek gaztelaniaz eta frantsesez ere kontsulta daitezke).

Duda-muda. HAEEk herritarrei eta erkundeei doan eskaintzen dien kontsulta-zerbitzua da. Helburua. Administrazio- eta lege-arloko terminologian eta hizkeran sor daitezken zalantzak argitzen saiatzen da.

Xuxen. Euskaraz idatzitako testuen akats ortografikoak detektatu eta zuzentzen ditu, ahalik eta modu eroso zein eraginkorrenean.

EIBZ. Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa. Hizkuntza akatsak, kontsulta zerbitzua...

Liburuei dagokienez, Euskal Gramatika Osoa kontsulta liburuak (Ilari Zubiri & Entzi Zubiri. Didaktiker S.A.) euskaraz izan ditzakezuen zalantza guztiak modu ulerterraz batez argitu dizkizue. Argitalpen berrian Euskaltzaindiaren azken gomendio eta erabakiak aurkituko dituzue.

Aditz laguntzailea. Euskarazko aditzak modu azkar batean jokatzeko balio duen aplikazioa da.

Euskara ikasiz (1.go maila). HABE-ko lehenengo mailako azterketa prestatzeko aplikazioa.

Euskara ikasiz (2. maila). HABE-ko bigarren mailako azterketa prestatzeko aplikazioa.

Deklinabideapp. Euskal deklinabidea lantzeko tresna.

Hitzen katapulta. Erabiltzaileak hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu  eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu.

Mintzatu. Euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Aplikazio honen bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu eta edukiez osatu: argazkiak, iruzkinak, plataforma barruan lagun berriak egin eta elkarrizketak izan.

Euskarazko aplikazioak batu eta sustatuko dituen webgunean gehiago aurkituko dituzue: Euskalapps.net

Egunkariak

Berria Euskarazko egunkaria

Hitza Hainbat eskualdetako tokiko informazioa: Busturialdea, Donostia, Goierri, Lea-Artibai eta Mutriku, Oarsoaldea, Tolosaldea eta Leitzaldea, Urola Kosta.

Aldizkariak

AIZU! AEKren aldizkaria. Euskara ikasleei zuzendua

Argia Astekaria. Egunerokotasun handiko gaiak: gizartea, politika, kultura...

Habe HABEren aldizkaria. Euskara ikasleei zuzendua (sarean baino ez)

Gaztezulo Gazteei zuzendutako aldizkaria

Elhuyar Zientzia eta teknologia aldizkaria

Nora Bidaia eta aisialdi aldizkaria

Entzun! Musika aldizkaria (sarean baino ez)

The Balde Kultur aldizkaria

Hik hasi Hezkuntzari buruzko aldizkaria

Bertsolari Bertsolaritza aldizkaria

EKA (Euskaldunon Kontsumo aldizkaria)

Consumer Eroski Kontsumo aldizkaria

Herri aldizkariak:

Tokikom. com webgunean herri aldizkari askoren loturak aurkituko dituzue.

Denbora-pasak eta komikiak:

Luma (Hilabetekaria, denbora-pasak)

Xabiroi (komikia, Euska Herriko Ikastolen Konfederazioak sortua)

Interneteko albistegiak:

Sustatu

Zuzeu

Ez duzu ahaztuko

 

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

JON ALEGRIA (Autoikaskuntza ikaslea, B2 maila, Iruñezar AEK Euskaltegia)
Denbora gutxi duzunean, autoikaskuntza, aukera ederra da. Zuk zeuk zure erritmo propioa jar dezakezu, eta nahi duzunean ikas dezakezu.
Tutoretza eta mintza praktika oso ongi planteatuta daude. Tutoretza banakakoa da eta mintza praktika taldean egiten dugu. Nahiz eta maila desberdinetako jendeareki...

Zuk Galdetu!

Ze pena, Sara! Hurrengo urtean egongo gara elkarrekin. Zaindu eta mila esker!!
Abadiño in Joomla Article
SARA de SALTERAIN
Tengo familia en Abadiño. Quiero y estoy aprendiendo euskera donde vivo en Montevideo Uruguay. Toda ...
Abadiño in Joomla Article