Ohiko galderak

Ohiko galderak

AEK-k (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea) euskararen berreskurapena eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea ditu helburu.

Helduen euskalduntze alfabetatzean aritzen den elkarterik garrantzitsuena dugu eta, Euskal Herri osoan lan egiten duen bakarra, administrazio-banaketen gainetik. 100 euskaltegi eta gau-eskola baino gehiago eta 600 irakasle inguru ditu.

Bi urterik behin, AEK-k Korrika antolatzen du, euskararen aldeko ekitaldirik garrantzitsuena.

 

Euskara praktikoa, euskara ikastaroak eskaintzen ditugu. Maila guztiak: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Titulu homologatuak lortzeko azterketak prestatzen ditugu, neurriko ikastaroen bidez:

               -HABEren 1., 2., 3. edo 4. mailak.

               - Hizkuntz-Eskakizunak: Hezkuntza (1.HE eta 2.HE), Osakidetza, Justizia eta Administrazioa (1.HE, 2.HE, 3.HE eta 4.HE)

               - EGA

Taldeentzako ikastaroak: institutuetako ikasle, enpresetako langile, merkatari, elkarte, etorkin, guraso, koadrila, adineko, IRALE eta administrazioko langileentzat...

Autoikaskuntza: ordutegia eta ikas erritmoa aukeran. Tutorearen laguntzarekin euskara etxean ikasi eta mintzapraktika euskaltegian, ikastaldean.

Negu barnetegia, Foruan (Bizkaia): AEK-k Urdaibai Biosfera-Erreserban duen barnetegia urte osoan dago zabalik, eta hilabete osoko ikastaroak eskaintzen ditu.

Ordutegi malguak ditugu!

Astean 4, 6, 8 eta 10 orduko eskolak eskaintzen ditugu eta hainbat euskaltegitan 4 edo 5 orduko ikastaro trinkoak goizez edo arratsaldez.
AEKren euskaltegietan informazio zehatzagoa emango dizute ikastaro eta ordutegiei buruz.

AEK zugandik hurbil dago, zure etxetik oso gertu. Euskal Herri osoan aurkitu ahal gaituzu, herrialde guztietan zabaldutako ehun ikasgu ingurutan, eta bertan, euskara ikasten lagunduko dizun irakasle talde prestu eta prestatua.

Prezioa modulazioaren araberakoa da. Horretaz gain, gogoan izan herri askotan diru-laguntzak eta bekak ditugula.

Prezio zehatza jakin nahi baduzu, galdetu hurbilen daukazun AEKren euskaltegian.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak banakako bekak emango ditu HABEren egiaztapen-azterketak gainditzen dituzten euskaltegietako ikasleei. Beka jaso ahal izateko, ikasleak 1., 2. edo 3. mailan egon behar du matrikulatuta eta azterketa gainditu beharra dauka.

Gainera, Udal askok diruz lagundutzen dituzte euskara ikastaroak  Honi buruzko informazio zehatzagoa zure etxetik hurbilen dagoen AEKren euskaltegian emango dizute.

AEKn matrikulatzeko zein informazioa eskuratzeko errezena eta praktikoena da zuzenean euskaltegira jotzea eta zure datuekin matrikula fitxa betetzea. Hala ere, telefonoz eta galdegi hau betez ere egin daiteke.

Telefono zenbaki orokorrak: 673 200 100 · 946 464 000

Bai. Euskaltegian matrikulatu aurretik mailaketa egingo dizute.

Ikasturtea hasita eta taldeak martxan egon arren, AEKren edozein euskaltegitan izena eman dezakezu. Galdetu ordutegiak eta prezioak hurbilen daukazun AEKren euskaltegian!

Bai. E-uskaltegiak, AEKren on line eskaintza biltzen duen atariak, euskalduntzearen 1. maila (B1), 2. maila (B2), 3. maila/EGA (C1) eta 4. maila (C2) prestatzeko ikastaroak eskaintzen ditu.

Tutore baten jarraipen pertsonalizatua izango dute. Tutoretzak eta mintza-saioak bideo eta audio konferentziaz burutuko dira (17 tutoretza saio eta 40 ordu mintza-saio taldean -ordu bete astero-).

 

Euskara eskolak ez ezik, AEK-k beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu:

AIZU!: euskaraz idatzitako aldizkaria, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. AEK-k hilero argitaratzen eta banatzen dohainik bere ikasleen artean.

AHIZE hizkuntza aholkularitza: euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen ditu. Hizkuntzaren erabilera areagotu eta era sistematiko batez kudeatzeko prozesua abian jartzeko aholkularitza, metodologia parte-hartzailean eta etengabeko hobekuntza prozesuan oinarrituta.

Itzulpengintza: AEKren Kulturgintza zerbitzuak gaztelaniatik euskara eta euskaratik gaztelaniarako itzulpen eta zuzenketa idatziak egiten ditu.

Mintzapraktika egitasmoak: AEK-k hainbat programa eta ekintzak koordinatu eta sustatzen ditu euskaltegitik kanpo euskara praktikatzeko.

Glotodidaktika: AEK-k euskara irakasle berriak prestatzeko ikastaroak antolatzen ditu, on-line edo formatu konbinatuan.

Hizkuntza komunikaziorako tresna den neurrian pertsonen artean jardun eta bizitzeko tresna ere bada. Horren ondorioz, hizkuntza jakiteak ezinbestean dakar  jende artean hizkuntza hori erabiltzeko gai izatea. Beraz, AEK-n nahi dugu gurekin ikasten duen pertsonak euskara bere bizitzako arlo eta une desberdinetan erabiltzen ikastea, eta horretan oinarritzen da gure metodologia. Ahal denik eta praktikara lotuen, eta, jakina, betiere ahalik eta modu atseginenean.

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

MARTA ORTIZ ( B1-B2 maila, Bilboko Matxintxu AEK euskaltegian)
Orain dela urte batzuk euskara ikasten hasi nintzen. Hasieran bakarrik astean bitan joaten nintzen euskaltegira, Biribilko programaren barruan, dendarientzako eskolak. Geroago denbora luzatzea erabaki nuen eta egunero joaten naiz klasera ostiraletan izan ezik.
AEKn oso gustura nago giroa izugarria ...

Zuk Galdetu!

Kaixo, Beatriz!
No, trabajamos con personas de más de 16 años. Lo sentimos. Ongi izan eta laster ar...
Plentzia in Joomla Article
Beatriz Soler Aristegui
Hola!! Me gustaría saber si impartís clase de apoyo en euskera para niños.
Mila esker
Plentzia in Joomla Article