EUSKARA-IKASTAROAK: 2023/2024 ikasturtea
AEKn, hainbat modu daude euskara ikasteko: Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan eskolak goizez zein arratsaldez jasotzeko aukera izango duzu. Gainera, izena emateagatik, doan jasoko duzu AIZU! aldizkaria. Informazioa/matrikulazioa: gure euskaltegietan · 673 200 100 // 946 464 000
Informazioa HEMEN
Uda barnetegiak (2024)
Udan barnetegira joateko asmoa duzu? Bada, zure oporraldia hobeto antolatzen joateko, gure barnetegien datak hemen dauzkazu!!
udabarnetegiak@aek.eus helbidean eta 673 200 100 // 946 464 000 telefono zenbakietan informazio gehiago.
AEKn euskara ikasteko aukerak dituzu:
-
Aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.
-
Autoikaskuntza euskaltegian.
-
Eredu konbinatua, aurrez aurrekoak eta autoikaskuntza uztartuta.
-
Online-ikastaroak.
-
Kolektibo zehatzei begirako xedeen araberako eskaintza.
-
Foruko barnetegia, urte osoan zabalik, Urdaibaiko biosfera-erreserban