AEKri buruzko zalantzak argitzeko atala duzu hau. Zuk egin galdera eta guk erantzungo dizugu.

Utzi zure iruzkinak

Bidali iruzkina gonbidatu gisa

0 / 300 Character restriction
Your text should be in between 10-300 characters
Zure iruzkinak kudeatzailearen moderazioa behar du.

Jendea elkarrizketa honetan

Aurreko iruzkinak kargatu
  • kaixo Iñaki,

    Zarauzko AEK-ko lankideek adierazi didate bi ikasle dituztela ingeles jatorrizko hizkuntza dutenak. Zure eskaera gustuko badute, beraiek jarriko dira zurekin harremanetan.
    Ondo izan

    0 Like Short URL:
  • jon

    kaixo
    Irrintzin eskaintzen diren EGArako prestaketetan asteko hiru saioetara joan behar da edo aukera ditzaket zein datorkidan hobe eta egun hartan bakarrik egin?
    Milesker.

    0 Like Short URL:
  • kaixo Jon,

    Irrintzi Euskaltegian EGA prestatzeko hiru saio daude astean, zuk ondo esan duzun moduan. Hiru egunetan azaldu behar duzu klasera. Dena-den, ezin baduzu hiru saioetara agertu autoikaskuntza izan daiteke irtenbidea. Astean behin orduerdiko tutoretza izango duzu eta astebeterako etxerako lanak bidaliko dizkizu tutoreak. Horretaz gain, astean behin gainontzeko ikaskideekin ordu eta erdiko mintzasaioa izango duzu.
    Zalantzaren bat baldin baduzu, deitu Irrintzi euskaltegira:
    Groseko AEK euskaltegia
    Iztueta, 3
    943 32 76 11 · gros@aek.eus
    Ondo izan.

    0 Like Short URL:
  • Graci

    Kaixo
    Nire izena Graci da eta urtero Gasteizen antzerki kanpaina antolatzen dugu eskoleentzat. Atzo telebista korrikaren datak ikusi ditut eta gustatuko litzaidake jakitea noiz izango den korrika txiki gasteizen arratsalde berean bi ekintzak ez antolatzeko.
    Zure erantzunaren zain

    0 Like Short URL:
  • Kaixo Graci,

    Gasteizen KORRIKA txiki eguna zehazteke dago, baina ziurrenik aprilaren 6an edota 7an izango da.

    Mila esker.

    0 Like Short URL:
  • Emile

    C2 online egiteko aukera ba al dago?

    from Bilbao, Biscay, Spain
    0 Like Short URL:
  • URT

    Arratsalde on:

    Logroñotik datorren lagun bat daukat informazio eske. Euskara ikasten ibili da han, baina, hona bizitzera datorrenez, Andoaingo AEKn hasiberrientzat ematen diren ikastaroen berri (orduak eta egunak) jakin nahi luke.

    Mila esker!

    Urt

    0 Like Short URL:
  • Kaixo Urt,

    Urtarriletik aurrera Logroñoko zure lagunak izena eman dezake Andoaingo AEK-n. Bi aukera ditu:

    Bata, Zizurkilen, 0 mailakoentzat, astelehenetik ostegunera 10:00-12:00

    Bestea, Andoainen, zertxobait dakitenentzat, A1: astelehen, astearte eta ostegunetan 19:00-21:30

    Ondo izan.

    Comment last edited on about 3 months ago by AEK
    0 Like Short URL:
  • sara saizar

    Kaixo!
    Glotodidaktika ikastaroak noiz izango dira? Online egin daiteke ikastaroa ala presentziala da?
    Mila esker.

    Sara

    0 Like Short URL:
  • Kaixo Sara,

    Urtarriletik maiatzera on-line ikastaroa izango da, baina izena emateko epea amaitu da. Nahi baduzu, martxoan euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaro konbinatua hasiko da, hau da, on-line eta aurrez aurreko klaseak uztartuko dira. Eranskinean duzu informazioa osaturik.

    0 Like Short URL:

 

 

 

%100 Afektiboa

 

 

Gure ikasleen ahotan

Fatima, Lea, Anne eta Claire (15/16 ikasturtean Foruko Barnetegiko ikasleak, B1 maila)
Gure ustez, barnetegian bizitzea esperientzia oso ona da, euskaraz bizi garelako. Batzuk zero-tik hasi ziren, eta bukatutakoan euskaraz komunika dezakete.
Gainera, bitartean Bizkaiko kultura ezagutu izan dugu

Zuk Galdetu!

Kaixo, Inma:
Los horarios de este curso son muy amplios. Según el euskaltegi, hay clases de mañana,...
Gasteiz in Joomla Article
Kaixo, Isabel:
Udako ikastaroak prestatzen ari gara. Oporretatik bueltan jarriko gara harremanetan ...
Basauri in Joomla Article