EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Iaz AEK-jendea egitasmoa abian jarri genuen. Ikerketek baieztatu dute gure gizarteak 300.000 hiztun berri irabazi dituela, eta horko heren bat euskaltegietatik atera dela. AEK-jendea ekimenarekin, kopuruen indarra ahaztu gabe, prozesuari-ibilbideari egin nahi diogu so, begirada kualitatibo bat, alegia. Egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskara ikasi eta euskaraz bizitzen jarri den lagun bat aurkeztuko dugu urtero.

Joan den urtean, Lasarte-Oriako Juanma Iturriondo ezagutu genuen. Aurten, aldiz, Arratian euskaldundu den LEO TURIÑO AGUILA ezagutuko dugu. AEK-jendea dugu berau eta AEKrentzat plazer handia da tarte hau hari eskaintzea.

30 urterekin iritsi zen Euskal Herrira, eta hiru urtetan igaro da 'mi amol' esatetik euskaldun enbaxadore izatera; Kubatik Igorrera (Bizkaia) etorritakoa, bertako euskaltegian ikasi du euskara: urte bakoitzean maila gainditu, hirugarren urtean C1 maila eskuratu, eta, garai batez, AEKn irakasle aritu da (ikaskide izandako batzuen irakasle eta guzti) Orain, beste bide bat hartuta, Barañainen (Nafarroa) bizi da; hori bai, hasieratik erakutsi duen bezala, euskararekiko atxikimendua egunero erakusten du, euskaraz bizitzeko ilusioari tinko eusten baitio.

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

      AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu duela...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>