Azterketak prestatu nahi?

B2 eta C1/EGA mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko barnetegiak ere antolatuko ditu AEK-k Foruan. Hauek, edukiei dagokienez bereziak direnez, eskolak azterketak prestatzera bideratzen dira beren-beregi. EGA prestatzeko barnetegiak abuztuaren 14tik 27ra…

Azterketak prestatu nahi?

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Etxetik hurbil euskara ikasteko eta maila ofizialak lortzeko ikastaro trinkoak eskainiko ditu AEK-k bere euskaltegietan. Ikastaro batzuek diru-laguntzak jasotzen dituzte. Galdetu prezio eta ordutegiak hurbilen daukazun euskaltegian. Izena emateko edota…

Ikastaro trinkoak: euskara etxetik hurbil ikasteko

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

AEK-ren barnetegi ibiltarietan izena ematen duten lagunek mintzapraktika egin bitartean, Euskal Herriko lekurik ederrenak ezagutzeko eta, nola ez, kirola egiteko parada izango dute. Izan ere, herriz herri euskaraz ibiliko dira,bizikletaz…

Barnetegi ibiltariak: mintzapraktikarako aukera ederra!

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Udan, euskara ikasleengan zerbait ezberdin, opor usainekoa, egiteko gogoa nagusitzen denez, barnetegi mota ezberdinak antolatu ditu AEK-k Ipar zein Hego Euskal Herrian: familientzako barnetegia, ibiltariak... Duda barik, euskalduntze barnetegiak udan…

Euskalduntze barnetegiak: udan euskara ikasteko modurik politena!

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

Familientzako barnetegiak aukera paregabea dira guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Goizean, gurasoak eskolan dauden bitartean, haurrak ere euskaraz aritzen dira jolasean, begiraleen zaintzapean. Arratsaldean, denek batera, ikasitakoa…

Familia barnetegia: aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat!

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! Aldizkaria...Ordutegiari dagokionez, asteko egun guztietan goizez zein…

EUSKARA IKASTAROAK: 2017/2018 ikasturtea

AEK-k 2017/18 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean.

AEK-ko ikaslea zara? Baduzu euskara ikasi nahi duen lagunik? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegia beteta.

Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko eta galdetegia betetzeko.

Jasotzen ditugun izen guztien artean 2017/18 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak % 50eko beherapena izango du ikasturte horretako matrikulan.

Proposamenak irailaren 22ra arte jasoko dira, eta saridunaren berri irailaren 27an emango dugu.

Klik egin HEMEN galdetegira joateko.

Aurreko ikasturteetako irabazleak.

Zozketaren baldintzak:

  • 2016/2017an (urritik ekainera, 120 ordu baino gehiagoko ikastaro batean) AEKren ikasle izan direnek nahi beste lagun proposa dezakete zozketan parte hartzeko.

  • 2017ko irailaren 27an saridunaren izena jakinaraziko dugu. Irabazitako matrikula ezin zaio beste bati pasa.

  • Matrikula 2017/2018 ikasturtean erabiliko da, A1-A2-B1-B2 mailetako edozein ikastarotan (aurrez aurrekoa, autoikaskuntza, on-line, hilabete Foru barnetegian). Ezin izango da gauzatu ez ikastaro trinkoetan ez udako barnetegietan.

  • Irabazleari ez zaio matrikula kobratuko. Era berean, ez zaio inolako ordainketa-ziurtagirik egingo.

  • Irabazleak aukeratutako tokian eta ordutegian taldea eratuko ez balitz, AEKren eskumena litzateke sariarekin zer egin erabakitzea.

  • Sariduna ezin da, azken lau ikasturteetan (2016/17 barne) AEK-ko ikasle ibilia izan.

  • Irabazlearen lagunak (AEK-ko ikasleak) 2016/17an egin behar duen ikastaroaren matrikulan %50eko beherapena izango du. Urritik ekainera doazen ikastaroez ari gara. Ohiko prozedurak jarraituta, urteko matrikula ordainduko du, osorik, dagokion eperako. 2018ko otsailean, aldiz, sariaren dirua ingresatuko zaio.


Datu pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzearren, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak IKASLEAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua dela Aizu! aldizkariaren harpidedunen datuak kudeatzea. Datu horiek bankuei laga ahal izango zaizkie goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea EUSKARAZ KOOP. ELKARTEA (AEK) bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Txakur Kalea 1, 4.a 48.500 Bilbo helbidera edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora eskaera bat bidali behar duzu, NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

Utzi zure iruzkinak

Bidali iruzkina gonbidatu gisa

0 / 600 Character restriction
Your text should be in between 10-600 characters
Zure iruzkinak kudeatzailearen moderazioa behar du.
  • Iruzkinik ez
    • Ahize Bizkeus jardunaldian

      Ahize Bizkeus jardunaldianGaur, ekainak 26, #bizkeus jardunaldian parte hartuko dute AEK-AHIZE hizkuntza aholkularitzako kideek. "Euskara planak eta hizkuntzak kudeatzeko sistemak" izeneko aurkezpena egingo dute Euskalduna...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Udan ere, praktikatu eta bizi!

      Udan ere, praktikatu eta bizi!Dagoeneko ekin diogu udan PraktikatuetaBizi jarduteko izen emateari. Zabalik dago udako mintzalagun, mintzakide edo berbalagun taldeetan apuntatzeko epea, ekainaren 15ra arte. Ikasturtea...

    << < 1 2 3 4 5 > >>

Ez duzu ahaztuko

 

 

 

 

Gure ikasleen ahotan

FABIOLA BELZUNEGI ERASO (Iruñezar euskaltegiko ikaslea)
58 urte. Iruñea. A1 egin du, eta 17/18 ikasturtean A2 egingo du.

Ni Fabiola naiz. 58 ute ditut. Iruñean bizi naiz eta AEKn ikaslea naiz. Klasean oso pozik egon naiz. Orain dela 6 hilabete ez nuen pentsatu euskara ulertzea... eta orain pixka bat ulertzen dut.
Berriak irakurri ahal ditut eta teleb...

Zuk Galdetu!

Kaixo, Patricia! Onena, Ortuellako kideekin haremanetan jartzea: 94 664 17 97 / 607 593 963/ortuella...
Ortuella in Joomla Article
Patricia
Kaixo, trinko batzuk egongo litzateke bakarrik mintza prestatzeko(b2)? Azterketa azaroan izango da, ...
Ortuella in Joomla Article