EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Portugaleteko Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Ezkerraldeko Berbalagunek Mintzodromoa antolatuko dute Portugaleteko San Roke Plazan, ekainaren 6an, eskualdeko euskaldunak batzeko eta euskara kalera ateratzeko helburuarekin.

Mintzodromo honetan, parte-hartzaileek interes orokorreko gaiak hizpide izango dituzte: aisialdia, herriaren egoera, krisialdia eta teknologia berriak. Talde txikietan arituko dira, berriketa lasaian euskaraz (jakina!), kafe bat hartzen duten bitartean. Gai bakoitza lantzeko 15 minutu inguru izango dute eta ahalik eta lagun gehienekin hitz egin ahal izateko, gai baten eta bestearen artean, mahaiz mugituko dira (taldez talde ibiliko dira).

Hiru saio egingo dituzte: goizean bat (10:00etan) eta arratsaldean bi (17:00etan eta 19:00etan). Izena eman nahi duenak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi behar du. Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan antolatzaileekin: Garbiñe Okerantza -Portugaleteko euskara teknikaria- 653 704 653/ Alfre Elgezabal -Ezkerraldeko berbalagun- 637 525 163

Bestalde, Aiaraldeko berbalagunek Amurrioko "Euskaraz bizi nahi dut" egunaren egitarauaren barruan antolatu duten mintzodromoan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztete. Larunbat honetan (ekainak 1), 13:00etan, daukate hitzordua. Apuntatu agendan, euskalakariok!

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!