EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Uztailaren batean, astelehena, abiatuko dira udako ikastaroak, besteak beste, euskalduntze eta familia barnetegiak, online-ikastaroak eta euskaltegi askotan ikastaro trinkoak.

 

Lehendabiziko euskalduntze barnetegien txandan, Arantzan bilduko dira hainbat ikasle eta irakasle, tartean, Etxepare Institutuak eta AEK-k 21. KORRIKAren inguruan egindako lehiaketaren irabazlea izan den Manuel Hernandez mexikarra. Era berean, familia barnetegiko partaideek Forun emango dute uztaileko lehenengo hamarraldia.

 

Horrez gain, uztaileko bigarren hamabostaldian, abuztuan nahiz irailean ere udako ikastaroak, ibiltariak eta barnetegiak eskainiko dira. Uztailaren 15etik 28ra bitarteko euskalduntze barnetegian, Euskal Etxeetako bideo lehiaketaren irabazlea izandako Enzo Damelio argentinarra izango da, La Platako Euskal Etxeko euskara ikaslea.

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

    • Ekaineko AIZU! kalean!

      Ekaineko AIZU! kalean!Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Gabriela Uriarte eta Iker Murillori elkarrizketak; boccia kirola; Pez Limbo antzerki taldea; udan euskara ikasteko aukerak;...

    << < 1 2 3 4 5 > >>