EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Artikulu indizea

9- DATUAK BABESTEKO POLITIKA

www.aek.eus web-gunearen helburu nagusia AEKren produktuen, zerbitzuen eta jardueren berri ematea da.

Datu pertsonalak babesteari buruz, AEK-k legezko betebeharrak onartzen ditu, bereziki hurrengo eremuetan:

  • Datu pertsonalei buruzko fitxategiak edo tratamendua
  • Datuak biltzeko helburua
  • Informazioaren hartzaileak
  • Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
  • Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak
  • Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera
  • Datuen tratamenduko arduradunaren nortasuna eta helbidea


AEK-k erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo horri jarraiki, erabiltzaileari jakinaraziko zaio datuak fitxategi automatizatuan sartuko direla. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna AEK izango da. Helbidea honako hau da: Txakur Kalea 1, 4.a, 48.005, Bilbo; Datuen tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua honakoa izango da:

  • Produktu eta zerbitzuen berri ematea.
  • Estatistikaren ikuspegitik, erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.

Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diren datuak web-guneko jardueretan parte hartzeko eta horietan sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. AEK-k ezin izango ditu erregistratu derrigorrezkoak diren datuak ematen ez dituztenak.


Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datu horiek zehatzak eta osoak izango dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, zehaztu, osatu edota eguneratu gabeak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.

Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, AEK-k segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa du. Ildo horri jarraiki, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi du: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dela. Pasahitza erabiltzaileak eta AEK-k besterik ez dakite.

Halaber, AEK-k fitxategi automatizatuek dituzten datuei buruz isilpekotasuna gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.

Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere, edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia har dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoarekin bat. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko dio AEKri eta arestian aipatu diren helbideak erabili ahal izango ditu. Halakoetan erabiltzailearen nortasuna egiaztatu beharko da.

AEK da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarren batek egitea eskatu dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.

Cookieak erabiltzeari dagokionez, AEK-k honakoaren berri eman nahi dio erabiltzaileari: Web-guneko pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookieak erabiltzen direla eta horien helburua dela erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea. Gainera, bisitaren datari eta orduari buruzko informazioa ematen dute, web-gunearen barruko zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Horri esker, AEK-k eraginkortasunez bideratu eta doitu ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookieak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin daitezke irakurri. Halaber, ezin daitezke beste hornitzaileek eratutako cookie artxiboak irakurri. Cookieak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri den aukeraren bidez desaktibatu daitezke.

Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituzten datuak gordetzerakoan segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzerakoan arreta handia jartzen dugu.

Bere lana burutzeko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek bakarrik erabiltzen dituzte datu horiek. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak pairatu beharko dituzte; ildo horri jarraiki, lanetik kanporatuak izan daitezke, baita haien kontrako ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.

Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, datuak bakarrik erabiltzaileak edo AEK-k erabili eta ikusi, deuseztatu, berretsi edo ezabatu ditzakete. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen diogu.

Azkenik, honakoa gomendatzen dugu: Erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, www.aek.eus web-gunetik irten baino lehen, saioa edo nabigatzailea ixtea. Horrekin datu pertsonalak eta posta inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua beste norbaitek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edota ordenagailua toki publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo zibergune batean.

10.- BALDINTZA HAUEN ONARPENA

Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri eta ulertu duela onartzen du, baita aholkuak jarraituko dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez dezala erabili gure web-gunea. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea geuretzat gordetzen dugu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web-gune hau edo AEKren beste web-gune bat erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartuko ditu.

© AEK Eskubide guztiak gordeak.

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

    • Ekaineko AIZU! kalean!

      Ekaineko AIZU! kalean!Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Gabriela Uriarte eta Iker Murillori elkarrizketak; boccia kirola; Pez Limbo antzerki taldea; udan euskara ikasteko aukerak;...

    << < 1 2 3 4 5 > >>