EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

Euskara ikasteko eskaintza zabala duzu 100 euskaltegi baino gehiagotan: eskolak euskaltegian, on-line ikastaroak, autoikaskuntza, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, normalizazio-planak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... Irailaren 3an hasiko da matrikulazioa gure…

EUSKARA IKASTAROAK: 2019/2020 ikasturtea

 

2019/2020 ikasturtean AEKren euskaltegietan euskara ikasi nahi dutenek aurrematrikula egiteko aukera izango dute ekainaren 21era arte. Aurrematrikula egitearekin batera, hainbat eskaintza bereziz gozatu ahal izango dute. Batetik, %5eko deskontua, ordainketa epe bat gehiago eta taldeak sortzerako orduan lehentasuna izango dute. Bestetik, BERRI TXARRAK taldeak uztailaren 14an Kobetamendin emango duen kontzerturako sarrerak erosteko deskontua ere izango dute.

Aurrematrikula eginda, ikasleak ikastaroa ez egitea erabakiko balu eta irailaren 26a baino lehen jakinaraziko balu, aurrematrikularen %100 itzuliko litzateke.

 

IRAILEAN, EUSKARA ESKOLA BAT DOAN JASO NAHI?

Irailaren 17an, ate irekiak AEKren euskaltegietan. Eskolak A1 (0tik abiatzen bazara) eta A2 (A1 maila edukita) mailetakoak izango dira. Apunta zaitez!

    • Lanbide Heziketako praktikak euskaraz

      Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan....

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!

      Ikasturte berriarekin batera AIZU! kalean!Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Praktikatu zerbitzuaren erabiltzaileak, pozik

      AEKren Praktikatu zerbitzuak inkesta egin du bukatzear den ikasturtean mintzapraktika egitasmoetan parte hartu duten kideen artean, eta nabarmentzekoa da % 89,1ek oso ondo edo bikain baloratu duela...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
  • << < 1 2 3 4 5 > >>